Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa hasi da! Eguzkia lagun dugu egun hauetan eta Europako eta Latinoamerikako zinema-industria osoa pintxoak jaten dago Donostiako alde zaharrean eta Kontxa hondartzatik paseatzean… EZ! Egia esanda, Festibalean parte hartuko duten pertsonek aurrean urte osoan egin diren filmen onenez beteriko bederatzi egun dituzte.

Aurtengo Festibala “Submergence” film alemaniarrak ireki zuen, Wim Wenders-ek zuzenduta eta Alicia Vikander eta James McAvoy protagonista izanik, glamour eta zinema-izarrez beteriko ekitaldian.

Ezin dugu post hau idatzi Aki Kaurismaki zuzendari aparta aipatu gabe, FIPRESCI saria irabazi zuena “Al otro lado de la esperanza” filmarekin, orain dela gutxi Getxophoto dela eta Punta Begoñan proiektatu zena. Zuzendariak hitzaldi sendo bat eman zuen errefuxiatuak Europan bizi ari diren egoeraren inguruan. Bere filma ikusteko aukera baduzue, ikus ezazue!

Ricardo Darín, Agnès Varda eta Monica Belluci izang dira Donostia 2017 sariak irabaziko dutenak euren zinematografia-jardueraren omenez. Antonio Banderasek 2017ko Zinematografia Sari Nazionala irabazi du.

Azkenik, Aitor Arregi eta Jon Garañoren “Handia” film berria ikusi ahal izango dugu, Sekzio Ofizialean lehiatzen duena.

Zinemaldiaren zenbait film Bilboko Golem Alhondigan proiektatuko dira. Horren guztiaren berri emango dizuegu!

Filmez beteriko aste bat gu bezalako zinemazale guztiontzat! 🙂