BIZKAIKO ZUBIA

apirila 27, 2016
apirila 27, 2016 getxoexpress

Getxoko tokirik ezagunetariko bat Bizkaiko Zubia da. Portugaleteko auzokideekin partekatzen dugu eta haien ertza Areetakoarekin lotzen du. Primerako transbordadore zubi hau 1887 eta 1893 artean eraiki zen eta 2006an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Hori dela eta, Euskal Herrian bisitan dauden turista asko gure Bizkaiko Zubia ikustera hurbiltzen dira eta Getxoko Udalerria orokorrean.

Ba al dakizu zubia 50 metrotara zeharkatu ahal duzula? Bai horixe! Bizkaiko Zubiak izugarrizko bistak dituen pasagune bat du goiko aldean eta itsasadarraren ertz batetik bestera oinez joan zaitezke. Gure aholkua? Kamara hartu eta Getxon bazaude, lehenik era «normalean» pasatu Portugaletera, Bizkaiko Zubian edo txalupan eta gero, buelta goiko pasagunetik egin. Ausartentzat bakarrik!

Bizkaiko Zubia bisitatu: Neguko ordutegia: 10:00 – 19:00 Udako ordutegia: 10:00 – 21:00 Goiko pasagunea 5,60€-tik gora (Ez ahaztu deskontuak daudela, ikasleentzat adibidez)

Comment (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude