Iratxe Fresneda, Ramón Barea, Gorka Aguirre eta Sonia Pacios. Hauek izango dira GetxoExpress festibalaren bosgarren edizioko partehartzaileen film laburrak ikusi, baloratu eta sarituko dituztenak. Horien lanak ezagutzen al dituzu? Plataforma ezagunenetan ikusi ahal izango dituzun proiektu batzuk aurkeztuko dizkizugu!
GTX heltzear dago! Azken txanpan gaude eta datorren astean iritsiko da GetxoExpress, Getxoko film labur espresen festibala. Duela aste pare bat aurtengo epaimahaia ezagutzera eman genuen, eta gaur horien lana aurkeztu nahi dizuegu, plataforma digitaletan dituzten proiektuetako batzuen bidez. Guk ez dugu plataforma guztietarako sarbiderik, beraz, zerrenda ezagutzen dituzuen beste plataformetako lanekin osatu nahi baduzue, aurrera!
NETFLIX
Ramón Barea: Fe de etarras; La pequeña Suiza; De tu ventana a la mía
Gorka Aguirre: Handia
Sonia Pacios: La pequeña Suiza
PRIME VIDEO
Ramón Barea: La buena estrella; La habitación del niño
FILMIN
Iratxe Fresneda: Lurralde Hotzak; Los ecos del Irrintzi
Ramón Barea: Oh! Mammy Blue; La fuga de Segovia; Un otoño sin Berlín; Negociador; La herida
Gorka Aguirre: Loreak; Baskavígin.
MOVISTAR PLUS
Ramón Barea: El silencio de la ciudad blanca; 800 balas; Carretera y manta; La buena estrella; Matías juez de línea; Compañeros.