DESKRIBAPENA 2018-05-24T06:28:08+00:00

Ongi Etorri GetxoExpress-era

GetxoExpress Getxon urrian gertatuko den film labur express-festibala da.

Lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Ostiralean gaia aurkeztuko da eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izango dira. Igande eguerdian lanak aurkezteko epea bukatuko da.

GetxoExpress-en helburu bat parte-hartzaile guztiei aukeren berdintasuna eskaintzea da eta denbora mugatua izanik hauek haien argitasuna, sormena eta originaltasuna erakutsi beharko dute. Jaialdiaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu jaialdiaren oinarriak ikusi, jadanik eskuragarri dituzu!

Galderaren bat egin nahi ahal badiguzu edo informazio gehiago behar baduzu gure posta elektronikora idatz dezakezu (info@getxoexpress.com) eta pozik erantzungo dugu. Ba al dakizu norekin parte hartuko duzun? Has zaitez talde antolatzen! Zuek izan ahal zarete GetxoExpress-en irabazleak eta 1.000€-ko saria irabazi, aurrera!

Gure berriak jarraitu nahi badituzu Facebook eta Twitter kontuetan jarrai iezaguzu, eta izen emateko epea hasten denean abisatzea nahi baduzu edo jaialdiaren azken berriak ezagutu nahi baituzu gure Newsletter-an eman izena. Zure zain gaude!