Itziar Ituño

ITZIAR ITUÑO

Itziar Ituño (Basauri, 1974) txikitatik interpretazio munduari lotuta egon da. Txikitan Basauriko Antzerki Eskolan aritu zen eta hortik aurrera eszenatoki gainean edo kamera aurrean egindako lanak ugariak izan dira. 1997an telebistan egindako lehen lanean aritu zen, Agur, Olentzero, Agur telesaioan, baina, dudarik gabe, Goenkale telesaio arrakastatsuan Nekane Beitia gisa egindako paperak salto handia suposatu zuen bere jarduera profesionalean. Gero, 2014, 2015 eta 2016an Lasa y Zabala, Loreak eta Igelak filmetan parte hartu zuen, hurrenez hurren, eta 2017an Antena 3-era joan zen La Casa de Papel telesaioan parte hartzeko.

Hitz batez, Itziar Ituño aktore handia da eta ohore itzela da Itziar gurekin izatea, GetxoExpress festibalaren zati bat izatea. Mila esker!

Jurado II de GetxoExpress 2017 - Begoña Vicario

BEGOÑA VICARIO

Aurten ere gure epaimahaian unibertsitatearen kide bat izango dugu, kasu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Begoña Vicario (Caracas, 1962) izango dugu gure artean.

Bego Vicario EHUko Arte Ederren Fakultatean doktorea da eta bertan irakasle lanak egiten ditu. Zenbait liburu ere idatzi ditu eta artikulu anitz, eta filma labur batzuen zuzendaria da, tartean Geroztik ere (1993) eta Haragia (2001), guztiak ere maila internazionaleko festibaletan ibiliak eta sari garrantzitsuen biltzaile, Pregunta por mí (1996) lanagatik eskuratu zuen Goya saria, esate baterako.

Bere azken lanak Jane: Tarzan ez zen horren guay (2016), Beti bezperako koplak (2016) eta Areka (2017) dira, azken biak Begok koordinatutako kolaborazioan egindako proiektuak izan direlarik.

BorjaCrespo

BORJA CRESPO

Borja (Getxo, 1971) Madrilen bizi da, baina ez du inoiz ahaztu nondik datorren eta nahiz eta oso agenda betea eta zenbait lan-proiektu desberdinak izan, beti aurkitzen du denbora udalerriaren kulturari eskaintzeko. Besteak beste, 2002tik Getxoko Komiki Azokan aritzen da aholkulari artistiko gisa eta are lehenagotik, 1997tik, La Noche + Corta ekitaldiaren ardatz nagusia da.

Beste alde batetik, Borjak bideoklipak, iragarkiak, film laburrak eta antzerki lanak zuzendu ditu, besteak beste, baita egunkari eta aldizkari desberdinetan kolaboratzen du, beti ere fokua komikietan eta, batez ere, ikus-entzunezko munduan izanik. Azken eremu honetan egindako lanen artean, aipatu behar dugu «Snuff 2000» film laburra, zeinekin Meliés de Oro (zinema fantastikoko Europako film laburrik onena) sarira proposatu zuten 2003an. Gainera, FANT festibalaren programazioa koordinatu zuen eta Peñíscolako Komedia-Zinemako Festibal Internazionalaren zuzendaria izan zen 2003tik 2005era.

Beraz, oso pozik gaude Borja gure epaimahaia izateagatik. Izan ere, ikus-entzunezko arloan duen bere formakuntza eta esperientzia hain zabalaz gain, film laburrekin harreman estua du eta, gainera, getxotarra da. Eskerrik asko, Borja Crespo!