Bizkaiko Zubitik oso gertu Churrucaren monumentua aurkitzen dugu, leku zoragarri batean non itsasoa eta zuhaitzak nagusiak diren. Churrucaren monumentua Areetako lekurik ospetsuenetariko bat da, 1939an Miguel García de Salazarrek burutu zuena. Eskultura multzo hau Evaristo Churruca ingeniariaren omenez eraiki zen, nor Bilboko portuaren eta itsasadarraren kaien lanetan garrantzitsua izan zen, eta itsasoaren eta lurraren arteko borroka erakutsi nahi du, den Churrucaren irudiaren menpean.

Evaristo jaunari bisita bat, pasealekutik bueltatxo bat, edo saskibaloira jokatu! Hori dena Churrucaren oinetan egin dezakezu eta hemendik 2 minututan Bizkaiko Zubian egon ahal zara, edo ibiltzeko gogoak badituzu, Etxe Handien Pasealekua jarrai dezakezu, kirol-portura edo Algortako portu zaharrera eramango zaituena.