Badakigu denbora luzez gure berririk gabe egon zaretela, baina horrek ez du esan nahi GetxoExpress-en geldirik egon garenik. Guztiz kontrakoa, GetxoExpress-en bigarren edizioa aurrera ateratzeko lanean ibili gara, eta hemen dago!

Bai, bueltan gaude eta bonbazia handian egiten dugu, GetxoExpress II. edizioaren datak esanez. Gorriz marka itzazu egun hauek egutegian, gurekin hitzordu bat daukazu eta. GetxoExpress bueltan dago urriaren 20, 21 eta 22an!

Hurrengo asteetan edizio honen xehetasun guztiak kontatuko dizkizuegu eta oinarriak eguneratuko ditugu informazio guztiarekin. Urte honetako sariak jakin nahi dituzue? Adi gure sare sozialetara