Euskal Herriko sirenorik ospetsuena ezagutzen al duzu? Europar mailan lehenengo postua Copenagueko sirenak dauka, baina hori aldatu egingo da, bestela denbora testigu!

Getxoko sirenoa Marcos López argentinarrak sortutako eta GetxoPhotora aurkeztutako argazki-muntaia da. Hainbeste gustatu zitzaien herritar eta turistei, non leku iraunkor bat bilatu zitzaion udalerrian. Baina ez zen lan erraza izan! Xabier Goikoetxea arkitektoak 170 x 300 zentimetroko eta 258 kiloko altzairu herdoilgaitz bat diseinatu zuen irudia bertan kokatzeko.