Oso pozik gaude gure lehenengo epaimahaia aurkeztu ahal izateagatik, Borja Crespo!

Borja (Getxo, 1971) Madrilen bizi da, baina ez du inoiz ahaztu nondik datorren eta nahiz eta oso agenda betea eta zenbait lan-proiektu desberdinak izan, beti aurkitzen du denbora udalerriaren kulturari eskaintzeko. Besteak beste, 2002tik Getxoko Komiki Azokan aritzen da aholkulari artistiko gisa eta are lehenagotik, 1997tik, La Noche + Corta ekitaldiaren ardatz nagusia da. Dakizuenez, La Noche + Corta urtero udalerrian (Algortan) ospatzen den ekitaldi bat da, non film labur desberdinak proiektatzen diren, mota oso desberdinetakoak, bai euskaraz bai gazteleraz. Izan ere, azkenengo edizioan, GetxoExpress 2016an aurkeztutako film labur bat proiektatu zen.

Beste alde batetik, Borjak bideoklipak, iragarkiak, film laburrak eta antzerki lanak zuzendu ditu, besteak beste, baita egunkari eta aldizkari desberdinetan kolaboratzen du, beti ere fokua komikietan eta, batez ere, ikus-entzunezko munduan izanik. Azken eremu honetan egindako lanen artean, aipatu behar dugu «Snuff 2000» film laburra, zeinekin Meliés de Oro (zinema fantastikoko Europako film laburrik onena) sarira proposatu zuten 2003an. Gainera, FANT festibalaren programazioa koordinatu zuen, Peñíscolako Komedia-Zinemako Festibal Internazionalaren zuzendaria izan zen 2003tik 2005era eta zenbait artista ospetsuen bideoklipen zuzentzailea ere izan da, besteak beste, Fangoria, El sueño de Morfeo, Ela, Kepa Junkera, Tontxu edo Fromheadtotoe artisten bideklipak.

Beraz, oso pozik gaude Borja gure epaimahaia izateagatik. Izan ere, ikus-entzunezko arloan duen bere formakuntza eta esperientzia hain zabalaz gain, film laburrekin harreman estua du eta, gainera, getxotarra da. Eskerrik asko, Borja Crespo!