Areetako anbulatoriotik eta Kale Nagusitik hurbil Santa Anako baseliza txikia aurkitzen dugu. 1864an Máximo Aguirreren alarguna den Francisca Labrochak eraikitzea eskatu zuen eta gaur egun arkitektura neogotikoaren adibiderik zaharrenetarikoa da Bizkaian.

Zuhaitz eta lorategiz inguratua, Santa Anako baseliza plazan bertan arratsaldero zabuetan disfrutatzen duten txikien jolas eta irrien lekuko da. Tamaina txikia izanik ere, Santa Anako baseliza guztiz zoragarria da eta gau egun ezkontzak ospatzeko erabiltzen da. Ez dago hori bezain berezia den lekurik!

«Bai, nahi dut» esatea buruan badaukazu edo argazki eder batzuk besterik atera nahi badituzu, Santa Anatik paseatzera animatzen zaitugu, ezetz lortu umerik gabeko arratsalde bateko argazkirik!