ZINEBI EXPRESS HEMEN DAGO!

azaroa 2, 2017
Posted in BLOGA
azaroa 2, 2017 getxoexpress

Lehiaketan izena emateko epea azaroaren 4an 09:30tik 10:30ra izango da Teatro Campos hall-ean izango da (Bertendona kalea, 3, 48008 Bilbo) eta bertan film laburren gaia esango da.

Partaideek bi egun izango dituzte euren lanak grabatu eta editatzeko eta azaroaren 6an 18:30tik 19:30ra Teatro Campos hall-ean euren film laburrak entregatu beharko dituzte.

Film labur guztien proiekzioa azaroaren 9an izango da, 20:00etan Azkuna Zentroan (Alhondiga) Gu bertan egongo gara! Gainera, esan beharra dago epaimahaiaren artean Iván Miñambres egongo dela, 2017ko GetxoExpress-en epaimahaikidea izan zena. Iván Uniko produkzio-etxearen zati garrantzitsu bat da, Bilbon dagoena, eta… animaziozko film labur onenari emandako bi Goya Saria ditu!

Bestalde, Zinebi Express-ean epaimahaikeak izango diren beste kideak aurkeztuko ditugu, dakizuenez, haiek izango dira film laburrak ebaluatuko dituztenak, garrantzitsua da horiek ezagutzea… 😉

Amaiur Arnesto Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Giza Zientzetan lizentziatua izateaz gain, hainbat film festibaletan aritu da lanean, besteak beste, Donostiako Zinemaldian, ZINEBI, ZInegoak edo Sevillako Europar Zinemako Festibalean.

Aitor Arenas Banatu Filmak-en burua da, Film laburren agentzia eta banatzailea da. Horrez gain, Arrigorriagan urte amaieran ospatzen den Humor en Corto festibalaren zuzendaria da eta beste zenbait zinema festibaletan ere aritzen da, bai nazionalak bai nazioartekoak.

Epaimahaia azaroaren 7an elkartuko dira erabakia hartzeko… zorte on guztioi!

9an elkar ikusiko dugu proiekzio egunean 🙂