ZINEGOAK 2018 GETXON
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz eta honen inguruan orai dela aste batzuk GetxoExpress-en hitz egin genuen. Nahiz eta bere 15. Edizioa Bilbon amaitu den, orain festibalaren zenbait film eta ekimen Getxora heldu dira.
Gaur bertan, martxoak 15, 20:00tik 21:30ra Algortako Kutur Etxeak Porcupine Lake (Kanada) proeiktatuko du. Film hau Zinegoak festibalaren inaugurazioan estreinatu zen lehenengo aldiz Espainian. Ingrid Veninger zuzendari eta gidoilariaren film honek 13 urteko Bearen historia kontatzen du, zeinak gauza guztien gainetik, lagun min bat izan nahi duen. Baina Kate neska ipurterrea ezagutzen duenean, inoiz pentsa lezakeena baino askoz gehiago jasoko du. Porcupine Lake nesken ausardiaz eta mundu ezkutuaz mintzatzen da. Ontario iparraldean igarotzen da, uda bero eta nahasi batean; nerabezaroaren azken arrastoak desagertzen ari direnean, baina heldu garaian sartu gabe oraindik.
Beste alde batetik, bihar, martxoak 16, 18:00etan gazteenek Zinegoak festibalaren zenbait proiekzioz gozatzeko aukera izango dute Gauegun Gaztelekuan. Gogoratzen dizugu gune hau 11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzako lekua dela, lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko. Oraingoan, ZInegoak festibalean aurkeztutako zenbait laburmetraia proiektatuko dira: «Pria» (Indonesia), «Taylor» (Brasil), «Little Potato» (AEB), «Tarde para el recreo» (Euskadi) eta «Princesa de hielo» (Espainia).
Ez ezazu film eta laburmetraia hauek ikusteko aukera galdu, ¡zaila izango da horiek ikusteko aukera berriz izatea!