BIZKAIA DREAMS LAB

Datorren asterartean, ekainak 26, “Bizkaia Dreams Lab: Gazteen asmoak abian – Las ideas jóvenes cuentan” ospatuko da, Bizkaia Goazen Gazteak – Saregileak antolatua eta BFA-DFB-ren laguntzarekin.

 

Badakigu estatistikoki GetxoExpress-en parte hartzen duten edo interesatuak dauden pertsona gehienak lurralde honetako gazteak direla (baina lan egiten ari gara hori aldatzearren!) eta horregatik gaur ekitaldi berezi bat ekartzen dizuegu, asteartean Bilbon (Uribitarte Pasalekua, 3) 18:15-tan ospatuko dena.  Ekitaldi honek ez dauka zerikuzi handirik GetxoExpress-en lantzne ditugun gaiekin, baina pentsatzen dugu zuen interesekoa izan ahal dela.  Bizkaia Dreams Lab lurraldeko pertsona gazteen arteko hausnarketa konpartituko eta enplegugarritasunaren arloan arrakasta izan duten kasuak batera eraikitzeko espazio bat da eta  honako erronka hauek gainditu nahi ditu:

  1. Zer egin behar du Bizkaiak gazteenen artean enplegugarritasun-gakoan aukeren ekosistema bat sortzeko?
  2. Aukerak sortzeko ataza horretan, nola lagun dezakete erakunde publikoek eta pribatuek?
  3. Zer da pertsona gazteek eskatzen dutena enpleguaren arloan aukerak sortzeko eta konektatzeko?

 

Aipatutako erronka horiei erantzuna emateko ekitaldian eztabaida eta baliodun ekarpenen metodologia erabiliko dira giro lasaian, erakargarrian eta gazteentzat zuzenduta. Beraz, 18-35 urte badituzu, ez galdu aukera! Anima zaitez Bizkaia Dreams Lab ekitaldian parte hartzera!

IZENA EMAN DOHAINIK HEMEN

OTRAS ENTRADAS

GAZTEXPRESS OINARRIAK 2021

Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin: Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2021eko urriaren 12an irekiko da eta urriaren 22an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko.

BASES GAZTEXPRESS 2021

Por la presente se convoca el GAZTEXPRESS de acuerdo con las siguientes bases: El periodo de participación de GAZTEXPRESS se abrirá el 12 de octubre y se cerrará el 22 de octubre. Podrán participar todas aquellas personas menores de 18 años residentes en el País Vasco. Para participar en el concurso, se deberá contar con

ZINEMATXIKI: Cartelera de febrero

El domingo es el día del descanso… y del cine. Zinematxiki te trae películas para todos los públicos para que disfrutéis en familia. Podrás verlas en Muxikebarri o en Andrés Isasi y el precio de las entradas es de 2,50 €. ¡Te presentamos todas las películas de Zinematxiki! MUXIKEBARRI. 12:00h. – 7 de febrero: «Koko

Scroll al inicio