BIZKAIA DREAMS LAB

Datorren asterartean, ekainak 26, “Bizkaia Dreams Lab: Gazteen asmoak abian – Las ideas jóvenes cuentan” ospatuko da, Bizkaia Goazen Gazteak – Saregileak antolatua eta BFA-DFB-ren laguntzarekin.

 

Badakigu estatistikoki GetxoExpress-en parte hartzen duten edo interesatuak dauden pertsona gehienak lurralde honetako gazteak direla (baina lan egiten ari gara hori aldatzearren!) eta horregatik gaur ekitaldi berezi bat ekartzen dizuegu, asteartean Bilbon (Uribitarte Pasalekua, 3) 18:15-tan ospatuko dena.  Ekitaldi honek ez dauka zerikuzi handirik GetxoExpress-en lantzne ditugun gaiekin, baina pentsatzen dugu zuen interesekoa izan ahal dela.  Bizkaia Dreams Lab lurraldeko pertsona gazteen arteko hausnarketa konpartituko eta enplegugarritasunaren arloan arrakasta izan duten kasuak batera eraikitzeko espazio bat da eta  honako erronka hauek gainditu nahi ditu:

  1. Zer egin behar du Bizkaiak gazteenen artean enplegugarritasun-gakoan aukeren ekosistema bat sortzeko?
  2. Aukerak sortzeko ataza horretan, nola lagun dezakete erakunde publikoek eta pribatuek?
  3. Zer da pertsona gazteek eskatzen dutena enpleguaren arloan aukerak sortzeko eta konektatzeko?

 

Aipatutako erronka horiei erantzuna emateko ekitaldian eztabaida eta baliodun ekarpenen metodologia erabiliko dira giro lasaian, erakargarrian eta gazteentzat zuzenduta. Beraz, 18-35 urte badituzu, ez galdu aukera! Anima zaitez Bizkaia Dreams Lab ekitaldian parte hartzera!

IZENA EMAN DOHAINIK HEMEN

OTRAS ENTRADAS

Trucos para tu corto: efectos especiales

Trucos para tu corto: efectos especiales   Después de unas semanas de descanso… ¡volvemos al blog! Ya os habréis enterado a través de nuestras redes sociales del nuevo premio que entregaremos en la tercera edición de GetxoExpress, el premio GaztExpress, dirigido a menores de 18 años. Los/as participantes tendrán del 3 de septiembre al 24

Trikimailuak zure film laburrarentzat: efektu bereziak

Aste batzuetako etenaldiaren ondoren… bueltan gaude blogean! Seguru aski jadanik jakin izan duzue gure sare sozialen bitartez GetxoExpress festibalaren hirugarren edizio honetan sari berri bat banatuko dugula, GaztExpress saria, 18 urtetik beherakoei zuzenduta dagoena. Partehartzaileek irailaren 3tik urriaren 24ra arte izango dute euren bideoak bidaltzeko, hauek minutu bat eta 15 segundo baino gutxiagoko iraupenarekin, irailaren

GAZTEXPRESS I

GAZTEXPRESS I   Queda poco para la III edición de GetxoExpress, ¡y este año venimos con novedades! En las próximas semanas os iremos contando todas las novedades, las personas que formarán el jurado de esta edición y diversos trucos para mejorar vuestros cortos. Pero hoy os traemos una noticia que nos hace especial ilusión: GaztExpress

Scroll al inicio