Film labur express asteburu bati aurre egiteko garrantzitsua da guztiz prestaturik egotea. Horregatik, gaurtik aurrera gure blogean zenbait trikimailu eskainiko dizkizuegu zuen frustrazioak film laburra garaiz entregatzea galarazi ez dezan.
Askok jakingo duzuenez, musika funtsezkoa da ikus-entzunezko edozein produktuarentzat. Musikarekin eszenan giroa sortzen dugu, transmititu nahi ditugun sentimenduak azalarazten ditugu.
Arazoak ez izateko, egile-eskubideak ez dituzten abestiak aukeratzea funtsezkoa da. Horretarako, zuen film laburretan erabili ahal izango dituzuen abestiak dituzten zenbait esteka jartzen dizkizuegu. Adi, guztiak ez dira doakoak!
Youtube-n ere guztiz doakoak diren abestiak aurkituko dituzu: https://www.youtube.com/audiolibrary/music
Esan dugun bezala, GetxoExpress astebururako prest egoteko orrialde hauek ikus itzazu!
Galderaren bat baduzue, idatz iezaguzue gure posta elektronikora: info@getxexpress.com.