GAZTEXPRESS I OINARRIAK 2018-09-03T08:43:14+00:00

GAZTEXPRESS I OINARRIAK

  1. Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin:
    Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2018ko irailaren 3an irekiko da eta urriaren 24an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek arte hartu ahal izango dute.
  2. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko. Partehartzaileek baimenaren kopia bat bidali beharko diote festibalaren antolakuntzari film laburra bidaltzerako momentuan (info@getxoexpress.com).
  3. Lehiaketan parte hartzeko, taldeek gutxienez 2 kide izan behar dituzte.
  4. Lehiaketan parte hartzeko, taldeek euren film laburrak bidali behar izango dituzte irailaren 3tik urriaren 24ra arte. Bost modutan bidali ahal izango da:
    • FACEBOOK: Partehartzaileek euren bideoa Facebook-era igo ahal izango dute eta argitalpenean GetxoExpress etiketatu.
    • INSTAGRAM: Partehartzaileek euren bideoa Instagram-era igo ahal izango dute eta @GetxoExpress etiketatu. Era berean, hurrengo hashtag-ak erabili behar dituzte derrigorrez: #GetxoExpress eta #Gaztexpress.
    • TWITTER: Partehartzaileek euren bideoa Twitter-era igo ahal izango dute eta @Getxo_Express etiketatu. Era berean, hurrengo hashtag-ak erabili behar dituzte derrigorrez: #GetxoExpress eta #Gaztexpress.
    • YOUTUBE: Partehartzaileek euren bideoa Youtube-ra igo ahal izango dute eta @GetxoExpress etiketatu. Era berean, hurrengo hashtag-ak erabili behar dituzte derrigorrez: #GetxoExpress eta #Gaztexpress.
    • MEZU ELEKTRONIKOA: Partehartzaileek euren bideoa bidali ahal izango dute mezu elektroniko baten bidez (info@getxoexpress.com). GetxoExpress-eko antolakuntzak eskubidea izango du gero film labur hori festibalaren sare sozialetara igotzeko (Twitter, Instagram, Facebook edo Youtube)
  5. Talde bakoitzak film labur bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  6. Film laburrek jorratu beharko dituzten gaiak irailaren 3an jakinaraziko zaizkie partehartzaileei sare sozialen bitartez: Facebook, Twitter eta Instagram, eta GetxoExpress festibalaren webgunean ere bai (www.getxoexpress.com).
  7. Aurkeztutako film laburrak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, bai gidoiari, bai erabili ahal diren irudiei eta musikari dagokienez.  Aurkeztutako proiektuek egile-eskubideei dagozkien arauak urratzen badituzte, antolakuntza ez da horien erantzule egingo. Hau da, ezingo dira erabili film laburraren egileak ez diren irudiak eta musikak ez du egile-eskubiderik izan behar. *Erabili nahi duzuen abesti edo irudi baten inguruko zalantzarik baldin badituzue jarri gurekin harremanetan: info@getxoexpress.com.
  8. Film laburrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta gehienez ere minutu 1 eta 15 segundoko iraupena izango dute, izenburuak eta kredituak barne. Minutu 1 eta 15 segundo baino gehiago irauten duten film labur guztiak deskalifikatu egingo dira.
  9. Film labur irabazlea ikusleen aurrean proiektatuko da GetxoExpress festibalaren sari banaketaren ekitaldian, urriaren 28an 18:00etan Andrés Isasi Musika Eskolan. Bertan irabazleak (edo ordezkari bat) egon behar dira derrigorrez saria hartzeko. 150 eurotan baloratutako saria emango da.
  10. Epaimahaiak hiru kide izango ditu, hirurak ere komunikazio arloan, ikus-entzunezkoen munduan edota arte eszenikoen arloan ezagunak direnak. Beraiek izango dira GetxoExpress lehiaketako irabazleen epaia emango dutenak. Epaimahaiak eskubidea izango du sariren bat eman gabe uzteko, uste badu aurkeztutako proiektu batek ere ez duela behar den kalitatea.
  11. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  12. Burututako film laburren komunikazio publiko, erreprodukzio edo banatze eskubideak antolakuntzari emango dizkiote parte-hartzaileek, baita jaialdiaren antolakuntza eta sustapenari dagozkion irudi eta edukiak ere.
  13. Antolakuntza ez da izango film laburrak proiektatzerakoan sortu daitezkeen arazo teknikoen erantzulea, ezta film laburra proiektatzea galarazi dezaketen arrazoi tekniko posibleen erantzule ere.
  14. Film laburrean agertzen diren adingabe guztiek gurasoen edo tutore legalaren baimena aurkeztea derrigorrezkoa izango da. Eredua gure webgunean deskargatu dezakezue (www.getxoexpress.com).
  15. Film laburrean agertzen diren pertsona, marka, leku edo antzeko guztien baimena izan beharko dute partehartzaileek. Antolakuntza ez da izango sortu daitezkeen irudi eskubideen erantzule.
  16. Parte hartzen duten film laburrak proiektatzeko eskubidea du antolakuntzak. Baztertu egingo dira egokiak ez diren eduki, jarrera edo antzekoak erakusten dituzten lanak.
  17. Gaztexpress lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.
  18. Datuak babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Izena emateko orrian edo izena emateko beharrezkoa den beste edozein dokumentutan agertzen diren datu pertsonalak ez dira zabalduko ez hirugarren pertsonei emango. Bakarrik jaialdiaren antolakuntzaren barnean erabiliko dira.
  19. Antolakuntzaren irizpideen arabera, film laburrak erakusteko eskubidea izango du jaialdiak. Modu berean, partehartzaileei beren film laburrak erakusteagatik baldintza gehigarriak eskatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.