Andrés Isasi musika eskola musika ikasi eta instrumenturen bat jo nahi izan dugun askoren etxea izan da urte askoz. Eszenategi nagusia musikari, abeslari eta dantzari berri eta ez hain berrien lekuko izan da. Baina musika ez da lekua duen bakarra Andrés Isasi musika eskolan, zinemak ere badu bere lekua. Izan ere, asteburuetan bertsio originalean eskainitako filmak (link a cineclub) ikus ditzakezu hemen.
Gutxi barru musika eskola Algortara aldatuko da baina eraikina zutik geratuko da beste zenbait funtzio betetzeko. Edozein egunetan etor zaitezke eraikin polit hau bisitatzera edo ikuskizun desberdinak ikustera baina, batez ere, urriaren lehenengo asteburuan etorri! Gogora ezazu film laburren proiekzioa eta sarien banaketa 2016ko urriaren 2an, igandean, izango direla Andrés Isasi musika eskolan. Zure zain egongo gara!