GETXOEXPRESS 8 OINARRIAK
Honen bitartez, GETXOEXPRESS 8 lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarrieki
- GetxoExpress 8 Getxoko udalerrian ospatuko da 2023ko urriaren 20, 21 eta 22eko asteburuan. Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du, beti ere lehiaketako antolatzaileei aurretiko izen-emate bidez jakinarazten badie. Plazak betetakoan (25), ezin izango du beste inork parte hartu.
- Lehiaketa hau guztiz inklusiboa denez, ez da egongo adin, nazionalitate, erresidentzia, sexu, eta abarri loturiko inolako mugarik.
- Adingabeek ekimenean parte hartu nahi izanez gero, bi baimen izan beharko ditu:
- Aita, ama edo tutore legalaren parte hartzeko baimena.
- La autorización de cesión de derechos de imagen firmada por el padre/padre o tutor legal.
Dokumentu horiek web-orrian eskuragarri egongo dira. Parte hartzaileak erregistratzen direnean, jaialdiaren antolatzaileei bidali beharko diete kopia bat mezu elektroniko bidez (info@getxoexpress.com).
- Lehiaketan derrigorrez taldeka parte hartu ahal izango da, taldeko gutxienez 2 eta lagun onartuko direlarik.
- Jaialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da www.getxoexpress.com web-orrialdean dagoen aurretiazko izen-ematea betetzea, non ondorengo informazioa eman beharko den:
- Parte hartuko duen taldearen izena
- Taldeko arduradunaren izen-abizenak, posta elektronikoa, udalerria eta telefono zenbakia.
- Taldekide guztien izen-abizenak, udalerriak eta adinak.
- Izena emateko aldia 2023ko irailaren 11an hasiko da eta urriaren 6an bukatuko da. Eskuragarri dauden plazak (25) bukatu arte onartuko dira izen-emate guztiak. Ondorioz, antolakuntzak ikusten badu aurretik aipatutako eguna baino lehen parte hartzeko plazak bete direla, izen-emate aldia bukatutzat eman ahal izango du.
- Film laburrak burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte parte-hartzaileek. Film laburrak, beraz, ondorengo egun eta orduetan burutu beharko dira: Jaialdiaren asteburuan (2023ko urriaren 20tik 22ra), 42 orduko denbora mugarekin. Denbora hori ostiralean, urriak 20, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta igandean, urriak 22, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
- Talde bakoitzak film labur bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
- Film laburrek jorratu beharko dituzten gaiak grabazio egunean bertan jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei, hau da, 2023ko urriaren 20ean, arratsaldeko 18:00etan, Muxikebarrin.
- Film laburren izenburua eta emandako gaiaren izena (hitzak) ezin izango da berdina izan.
- Aurkeztutako film laburrak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Film laburrean agertuko diren musika eta irudi guztiak originalak izan behar dira edo egile-eskubidetik aske egon behar dute. Aurkeztutako proiektuek egile-eskubideei dagozkien arauak urratzen badituzte, antolakuntza ez da horien erantzule egingo.
- Film laburrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta gehienez ere 4 minutuko iraupena izango dute, derrigorrezko karetak, izenburuak eta kredituak barne. 4 minutu baino gehiago irauten duten film labur guztiak deskalifikatu egingo dira.
- Aurkezten diren film laburretan, jaialdiaren egunean bertan antolakuntzak proposatutako Getxoko bi leku gutxienez agertu beharko dira. Toki horiek arduradun bakoitzari ematen diogun fitxan idatzi beharko dituzue, guk horiek konprobatzeko.
- Film labur guztiak urriaren 22ean, igandean, 11:00ak eta 12:00ak bitartean aurkeztu beharko dira. Ez dira onartuko zehaztutako ordua pasatu eta gero entregatzen diren film laburrak. Film laburra proiektatuko da, baina ezin izango du saririk irabazi.
- Film laburrak antolatzaileek GetxoExpress 8 hasiko den egunean emango duten USBan aurkeztu beharko dira nahitaez.
- Film laburrarekin batera, talde parte-hartzaileak film laburraren frame bat hautatu beharko du, lehiaketaren antolatzaileek publikoaren saria bozkatzerakoan eta sare sozialetan erabili ahal izateko. Framea emandako USBan sartuko da.
- Parte hartzen duten film labur guztiak sariak banatuko diren galan (urriaren 22ean) proiektatuko dira, eta ikusleek gustukoen duten bi film laburrei boto bana ematekoaukera izango du. Boto baliodun gehien lortzen dituen film laburrak Ikusleen Saria irabaziko du.
- Epaimahaian ikus-entzunezkoen munduan edota arte eszenikoen arloan adituak eta ezagunak diren pertsonak egongo dira. Haiek izango dira GetxoExpress 8 lehiaketako irabazleen epaia emango dutenak. Epaimahaiak eskubidea izango du sariren bat eman gabe uzteko, uste badu aurkeztutako proiektu batek ere ez duela behar den kalitatea.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Irabazleak 2023ko urriaren 22ean, igandean, jakinaraziko dira, GetxoExpress lehiaketako sariak banatzeko galan, 18:00etan hasiko den film laburren proiekzioaren ondoren, Muxikebarrin. Derrigorrezkoa izango da talde bakoitzeko gutxienez pertsona bat bertan egotea. Jaialdiko sariak ondorengoak dira:
- 1. saria: 1.000 €
- 2. saria: 800 €
- Ikusleen saria: 300 €
- Izan daiteke sari gehiago banatzea, beti ere babesle ezberdinen laguntza jasoz gero.
- Sarituak izanez gero, saria taldeko arduradunaren kontu korrontera transferitu edo sartuko da, eta bera izan beharko da kontuaren titularra. Irabazleen ardura izango da bere gain hartzea kontzeptu honegatik lege fiskalak agintzen duen diru-kopurua, horrela agintzen badu, sartzeko edo atxikitzeko.
- Sari hauetako baten irabazlea adingabea baldin bada, saria bere tutore legalaren kontuan sartuko da.
- Ondorengo kodeak eta entrega formatuak lehenetsiko dira. Epaimahaiak eskubidea izango du formatu hauetako batean aurkeztu ez diren film laburrak ez proiektatzeko.
- Apple Prores
- H.264 / H265 (HEVC), MP4 edo MOV formatuan
- Film laburren proiekzioak 1920x1080ko bereizmena izango du; beraz, bereizmen handiagoa edo txikiagoa duten film laburrak bireskalatu egingo dira proiekziora egokitzeko. Hala ere, film laburrak jatorrizko bereizmena errespetatuz igoko dira gero Youtubeko kanalera
- Irudi barruan ur-marka duten film laburrak ez dira proiektatuko. Ur-markarik gabeko programarik ez izatekotan, doakoak diren hurrengo programak erabiltzea gomendatzen dugu:
-
- Shotcut – (Windows, Mac, Linux)
- Hitfilm Express – (Windows, Mac)
- Davinci Resolve (Profesional) – (Windows, Mac, Linux)
-
- Burututako film laburren komunikazio publiko, erreprodukzio edo banatze eskubideak antolakuntzari emango dizkiote parte-hartzaileek, baita jaialdiaren antolakuntza eta sustapenari dagozkion irudi eta edukiak ere.
- Antolakuntza ez da izango film laburrak proiektatzerakoan sortu daitezkeen arazo teknikoen erantzulea, ezta film laburra proiektatzea galarazi dezaketen arrazoi tekniko posibleen erantzule ere.
- Derrigorrezkoa izango da film laburrean agertzen diren adingabe guztiek gurasoen edo tutore legalaren baimena aurkeztea.
- Film laburrean agertzen diren pertsona, marka, leku edo antzerako guztien baimena izan beharko du taldeak. Antolakuntza ez da izango sortu daitezkeen irudi eskubideen erantzule.
- Parte hartzen duten film laburrak proiektatzeko eskubidea du antolakuntzak. Baztertu egingo dira egokiak ez diren eduki, jarrera edo antzekoak erakusten dituzten lanak.
- Datuak babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Izena emateko orrian edo izena emateko beharrezkoa den beste edozein dokumentutan agertzen diren datu pertsonalak ez dira zabalduko ez hirugarren pertsonei emango. Bakarrik jaialdiaren antolakuntzaren barnean erabiliko dira.
- Antolakuntzak film laburrak erakusteko ordena erabakiko du. Era berean, parte-hartzaileei beren film laburren proiekzioa dela eta baldintza gehigarriak eskatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.
- GetxoExpress 8 lehiaketan parte-hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.