BIZKAIA DREAMS LAB

Datorren asterartean, ekainak 26, “Bizkaia Dreams Lab: Gazteen asmoak abian – Las ideas jóvenes cuentan” ospatuko da, Bizkaia Goazen Gazteak – Saregileak antolatua eta BFA-DFB-ren laguntzarekin.

 

Badakigu estatistikoki GetxoExpress-en parte hartzen duten edo interesatuak dauden pertsona gehienak lurralde honetako gazteak direla (baina lan egiten ari gara hori aldatzearren!) eta horregatik gaur ekitaldi berezi bat ekartzen dizuegu, asteartean Bilbon (Uribitarte Pasalekua, 3) 18:15-tan ospatuko dena.  Ekitaldi honek ez dauka zerikuzi handirik GetxoExpress-en lantzne ditugun gaiekin, baina pentsatzen dugu zuen interesekoa izan ahal dela.  Bizkaia Dreams Lab lurraldeko pertsona gazteen arteko hausnarketa konpartituko eta enplegugarritasunaren arloan arrakasta izan duten kasuak batera eraikitzeko espazio bat da eta  honako erronka hauek gainditu nahi ditu:

  1. Zer egin behar du Bizkaiak gazteenen artean enplegugarritasun-gakoan aukeren ekosistema bat sortzeko?
  2. Aukerak sortzeko ataza horretan, nola lagun dezakete erakunde publikoek eta pribatuek?
  3. Zer da pertsona gazteek eskatzen dutena enpleguaren arloan aukerak sortzeko eta konektatzeko?

 

Aipatutako erronka horiei erantzuna emateko ekitaldian eztabaida eta baliodun ekarpenen metodologia erabiliko dira giro lasaian, erakargarrian eta gazteentzat zuzenduta. Beraz, 18-35 urte badituzu, ez galdu aukera! Anima zaitez Bizkaia Dreams Lab ekitaldian parte hartzera!

IZENA EMAN DOHAINIK HEMEN

Don’t Stop Here

More To Explore

Trikimailuak zure film laburrarentzat: efektu bereziak

Aste batzuetako etenaldiaren ondoren… bueltan gaude blogean! Seguru aski jadanik jakin izan duzue gure sare sozialen bitartez GetxoExpress festibalaren hirugarren edizio honetan sari berri bat banatuko dugula, GaztExpress saria, 18 urtetik beherakoei zuzenduta dagoena. Partehartzaileek irailaren 3tik urriaren 24ra arte izango dute euren bideoak bidaltzeko, hauek minutu bat eta 15 segundo baino gutxiagoko iraupenarekin, irailaren

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA   Orain dela aste batzuk GetxoExpress blogeko beste sarrera honetan esan genizun bezala, martxoan zehar Thinking Football Film Festival ekitaldia ospatzen ari da. Hala ere, bihar amaituko da eta, beraz, oraindik BBK aretora hurbildu ez bazara, zure azken aukera da!   Dakizunez, festibal honek, Athletic Fundazioaren eskutik,

ZINEGOAK 2018 GETXON

ZINEGOAK 2018 GETXON   Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz eta honen inguruan orai dela aste batzuk GetxoExpress-en hitz egin genuen. Nahiz eta bere 15. Edizioa Bilbon amaitu den, orain festibalaren zenbait film eta ekimen Getxora heldu dira.  

Scroll to Top