Galdu egin dugu etxean itxita daramatzagun egunen kontua, eta, egia esan, ez da ezer gertatzen astean 4 ogi prestatzen ez badituzu, 3 hizkuntza ikasten ez badituzu eta egunean 2 orduz ariketa egiten ez baduzu. Noizean behin sofan erlaxatzea merezi dugu, ezer ez egin gabe.
Horregatik, umorezko film laburren sorta bat dakarkizugu gaur. Doan ikus ditzakezu YouTube-n eta eguna modurik onenean eramaten lagunduko dizutelakoan gaude. Hautapen hau guztiz subjektiboa da, guk gustuko ditugun batzuk jarri baititugu. Horregatik, horiek ikusi ondoren, irakurri egin nahi zaitugu: film laburren bat faltan bota duzu? Eta zeinekin barre egin duzu gehien? Kontaiguzu!
Irribarreren bat atera badizugu, partekatu ezazu zure lagunekin haiek ere barre egin dezaten!