Trikimailuak zure film laburrarentzat: efektu bereziak

Aste batzuetako etenaldiaren ondoren… bueltan gaude blogean! Seguru aski jadanik jakin izan duzue gure sare sozialen bitartez GetxoExpress festibalaren hirugarren edizio honetan sari berri bat banatuko dugula, GaztExpress saria, 18 urtetik beherakoei zuzenduta dagoena. Partehartzaileek irailaren 3tik urriaren 24ra arte izango dute euren bideoak bidaltzeko, hauek minutu bat eta 15 segundo baino gutxiagoko iraupenarekin, irailaren 3an bertan aditzera emango dugun gaiari buruz izan behar direnak (sare sozialetan ere esango dugu). Talde irabazleak 150 eurotan baloratutako saria irabaziko du.

 

Era berean, epaimahairen inguruko berriak ditugu… pixkanaka-pixkanaka jakinaraziko dizuegu nortzuk izango diren aurten zuen film laburrak baloratuko dituztenak eta irabazlea hautatuko dutenak. Badakizue, zuen lanak nork baloratuko dituen jakitea garrantzitsua da.

 

Beno, gauza da gu oporretatik gatozela eta inspiratuak etorri gara. Sarrera honetan trikimailu txiki batzuk azalduko ditugu, zuen film laburretan erabilgarriak izan daitezkeen efektu bereziak. Batez ere truko horiek azaltzen dituzten webguneen edo bideoen zerrenda da, zuek horiek denak eskura izateko.

A-tik B-ra… hegan eginez:

https://www.youtube.com/watch?v=dq-3JfRrgRM

Goizez euria ari duela baina arratsaldez ez? Hona hemen etxean euri-makina bat egiteko tutoriala:

https://www.instructables.com/id/How-to-Make-a-Rain-Machine/

Makillajea (erredurak, hatzamar moztuak, etab.):

https://ourpastimes.com/homemade-special-effects-makeup-12335705.html#page=1

 

 

Webgune honetan (https://www.instructables.com/) hamaika eskulan aurkituko dituzue, aipatutako euri-makinatik mozorro zailetaraino.

 

Gogora ezazue zalantzaren bat izatekotan beti gurekin harremanetan jarri ahal zaitezkeela hemen: info@getxoexpress.com.

 

OTRAS ENTRADAS

Trucos para tu corto: efectos especiales

Trucos para tu corto: efectos especiales   Después de unas semanas de descanso… ¡volvemos al blog! Ya os habréis enterado a través de nuestras redes sociales del nuevo premio que entregaremos en la tercera edición de GetxoExpress, el premio GaztExpress, dirigido a menores de 18 años. Los/as participantes tendrán del 3 de septiembre al 24

GAZTEXPRESS I

GAZTEXPRESS I   Queda poco para la III edición de GetxoExpress, ¡y este año venimos con novedades! En las próximas semanas os iremos contando todas las novedades, las personas que formarán el jurado de esta edición y diversos trucos para mejorar vuestros cortos. Pero hoy os traemos una noticia que nos hace especial ilusión: GaztExpress

LA NOCHE + CORTA 2018

LA NOCHE + CORTA 2018   Un año más, Getxo se viste de corto antes de GetxoExpress para celebrar «La noche + corta», un maratón de cortometrajes que se celebrará en Algorta el lunes 9 de julio y el martes 10 de julio.   Esta proyección de cortometrajes tendrá lugar el la Plaza Biotz Alai

Scroll to Top