GETXOEXPRESS IV EPAIMAHAIA

Iñigo Portillo

Ekoizlea

Iñigo pedagogoa eta gidoilaria da, baina momentuan kultura kudeaketan lan egiten du, normalean Caostica Elkarterako kultura ekitaldien eta ikus-entzunezko proiektuen programazioaren ekoizpen- eta diseinu-zuzendaritza lanetan arituz. Ekitaldi horien artean Caostica film labur eta bideoklipen festibala (17 edizio), Zinea eta beste disziplina artistikoen bidezko hezkuntza programa Gizazinea (9 edizio) eta kultura eta Internet inguruko Tracking Bilbao jardunaldiak (6 edizio) nabarmendu behar ditugu. Beste zenbait ekitalditan ere parte hartu du, adibidez: Zinebi, FANT, Mikrofilm, Getxoko komiki azoka, Fest Sariak, Macabro, Gidoiaren Euskal astea eta abar.

Loli Astoreka

Aktorea

Ana Murugarren

Zuzendaria

Ana Murugarren esperientzia handiko zinemagilea da. Muntatzaile gisa Círculo de Escritores Cinematográficos-en domina lortu zuen ‘Todo por la pasta’ filmagatik eta epe horretan zehar Urbizu, Berger eta De la Iglesia zuzendariekin lan egin zuen, besteak beste. Telebistako Akademiak Iris Saria eman zion ‘El Precio de la Libertad’ telesaioagatik, Montecarloko edo Biarritzeko FIPA festibaletan saritua izan zena. Bere lehenengo filma ‘Tres Mentiras’ (2014) da eta Film Onenari emandako saria lortu zuen 2014ko Tudelako Operas Primas de España festibalean eta Philippines World Premieres Film Festival-ean. ‘La Higuera de los Bastardos’ bere bigarren filma da. Film hau Ramiro Pinilla idazlearen nobelan oinarritzen da, bere protagonista Karra Elejalde da eta film osoa Getxon filmatu zen. Era berean, AEBetako zine aretoetan proiektatzea lortu duten Espainiako filmak gutxi dira, baina honek lortu du eta kritika zoragarriekin gainera. Film honegatik Anak Zuzendaritza Onenari emandako saria lortu zuen Albuquerque Film & Music Experience 2018 festibalean edo Global Grand Jury Cinematic Excellence saria Hollywood Film Festival-ean, besteak beste.

Gorka Aguirre

Makillaje-Efektuak

Con una trayectoria de 30 años en el mundo de los efectos especiales de maquillaje, monta su primer taller en el año 1992 en Algorta, después de una temporada trabajando en un estudio de efectos especiales de Madrid. Actualmente lleva junto a su socia Agar Martínez de la Hidalga un estudio ubicado en Las Arenas, Getxo, bajo el nombre I-REAL. Han trabajado en películas, cortos, eventos, spots publicitarios y teatro, entre otros. El 2018 recibe el Goya a mejor maquillaje por la película "Handia".

Scroll to Top