2017ko Platino sariek badute izen-abizenak: ‘El ciudadano ilustre’ eta ‘Un monstruo viene a verme’
El ciudadano ilustre (Argentina), Gastón Duprat y Mariano Cohn-en filma, IV. Platino sarien garaile nagusia izan zen, filmerik onenaren saria, gizonezko aktorerik onenaren saria (Óscar Martínez) eta gidoirik onenaren saria irabaziz. Jaso zituzten lau izendapenetik hiru sari irabazi zituen, Pedro Almodóvarrek zuzendaritzarik onenaren saria kendu zion eta, Julieta filmarekin, horrela bere lehenengo Platino saria irabaziz. Beste alde batetik, Juan Antonio Bayonak jasotako zazpi izendapenetik lau sari lortu zituen Un monstruo viene a verme filmarekin: argazkia, artea, soinua eta muntaia.
Esan bezala, Óscar Martínez argentinarrak gizonezko aktorerik onenaren saria lortu zuen eta Sonia Braga brasildarrak emakumezko aktorerik onenaren saria Aquarius filman izandako paperagatik.
Hala ere, GetxoExpress-etik Animaziozko filmerik onenaren saria nabarmendu nahi dugu. Izan ere, Psiconautas, los niños olvidados filmearentzan izan zen, zeinetan GetxoExpress 2016ko gure epaimahaikidea izan zen Iván Miñambresek lan egiten duen. Zorionak ekipo eta, batez ere, zorionak Iván!