GTX PRO 2020

¡Volvemos con un montón de novedades! Ya podemos anunciar toda la programación que ofrecerá GetxoExpress este año 2020. 

Beste behin ere, GTX Pro egingo dugu eta aurten ikus-entzunezkoen arloko profesionalei zuzendutako bi jardunaldi izango dira. Badakigu urte arraroa dela guztiontzat, eta, horregatik, aurrez aurreko modalitateaz gain, gure eduki guztiak streaming bidez eskainiko ditugu. Nola? Gure webgunearen eta YouTubeko kanalaren bidez. Antolatutako edozein saiotara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da. 

Gure ohiko jarduerez gain, elkarrizketak egingo dizkiegu Getxoko hainbat erakunderi eta ikus-entzunezko munduko profesionalei. Adi gure sare sozialei!

NETWORKING

URRIAK 21 | 18:00 | ROMO KULTUR ETXEA (RKE)

Asteazkenean, Inge Sáezek online presentzian eta LinkedIn sarean aditua, Interneten gure ikusgaitasuna hobetzeko gakoak emango dizkigu. Ikus-entzunezkoen eta kulturaren industriari buruzko saioa izango da.

Toki kopurua: 25

FILM LABURREN PROIEKZIOA + MAHAI-INGURU "Zine-lanbideak. Erronkak historian zehar"

URRIAK 21 | 19:00 | ROMO KULTUR ETXEA (RKE)

Borja Crespok film laburren programazio entretenigarria dakar. Horrez gain, Borja izango da proiekzioaren ondorengo solasaldiaren moderatzailea. Bertan, Aránzazu Calleja, Gorka Vázquez eta Elena Sáenz hizlari izango dira.

Toki kopurua: 25

“AMOR DE MADRE” (Koldo Serra y Gorka Vázquez, 10 min.)

Ingalaterrako kostaldeko herri txiki batean hilketak etengabe gertatzen ari dira. Mundu guztiak John Merrick gazte bitxi eta barnerakoia erruduna dela uste du, amaren babespean bizi dena. Bedelia, John Merricken ama, herriko Bridge Elkarteko lehendakaria da.

«TOPEKA” (Asier Altuna, 3:30 min.)

Herrixka txiki bateko gizonek zirkulu bat osatu dute plazaren erdian. Zirkuluaren erdian, bi ahari borrokan ari dira. 

“DEMOCRACIA” (Borja Cobeaga, 11 min.)

Enpresa bateko kudeatzaileak langileen morala altu mantentzeko plan ausart bat proposatu du. 

“AMUAK” (Koldo Almandoz, 9 min)

Arrantzale bakarti batek arrain mota bakoitzerako berariazko amua ezagutzen du. Orain, amu berezi baten bila dabil ezinezkoa harrapatzeko...

“PIEDRAS”, de Elena Saenz, 2:43 min.

Oinutsik ibiltzen zinen harean...

“ONINORAUTA”, de Pilar de Andrés Montero, 2 min.

Teknologia berrien alde zentzugabeenari begirada. Kultura garaikidearen hutsalkeria umorearen ikuspegitik.

“VENTANITAS”, de Manuel Bartual, 1 min.

Sukaldeko panpina urak gainezka egiteko falta zen tanta izan zen.

“LETARGO AMOR”, de Eva Vázquez de Reoyo, 3 min.

Maitasuna deika, baina zuk gorrarena egiten duzu.

“SAREAN” (Asier Altuna, 4 min.)

Sarean iparraldeko itsasoetako arrantzari buruzko dokumental txiki bat da.

“CIRUGIA” (Alberto González) 2 min.

Animaziozko saio honetan, protagonistaren unibertso mentalaren bidez, izaerari eta izate nahiari buruz hitz egiten da. Protagonistak itxura faltsuen jolas bati esker bere errealitatea ezagutzen du.

MASTERCLASS MORIARTI "Zinema-zuzendaritza eta talde-lana ikus-entzunezkoen arloan"

URRIAK 22 | 11:00 | ROMO KULTUR ETXEA (RKE)

Aurten Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideek emango dute masterclassa! Haien lan egiteko moduez eta filmaketetan eta ikus-entzunezko proiektuetan talde-lanak duen garrantziaz hitz egingo digute. Zalantzarik gabe, euskal zinemagile sarituengandik ikasteko aukera paregabea izango da.

Toki kopurua: 25

Scroll to Top