Negozioen esparruan honako hau esaten da beti: “bezeroak beti du arrazoia”, eta baieztapen hori ikus-entzunezkoen mundura eramaten badugu, esango dugu ikusleak beti arrazoia duela. Hori dela eta, GetxoExpress lehiaketaren edizio guztietan gehien gustuko dugun saria Ikusleen Saria da.
Dakizuenez, ikusleak garrantzi handia du GetxoExpressen, bere botoarekin gehien gustatzen zaion film laburra aukeratu baitezake eta, ondorioz, film laburra sortu duen parte-hartzaile taldeak sari bat irabaziko du. Batzuetan, ikusleen iritzia epaimahaikoekin bat dator, baina beste batzuetan ez.
Gogoan dituzu sari baliotsu hau irabazi duten film labur guztiak? Horietako baten alde bozkatu zenuen? Hemen dituzu lau edizioetako irabazleak, gogoan har ditzazun. Nork daki, agian zure laburmetraiak sari hau irabaziko du urriaren 23tik 25era GetxoExpress festibalaren hurrengo edizioan!
SUBRAYAR LO IMPORTANTE – SUKOLEGAS (GTX 2019)
MI CABALLO NEGRO DE PLÁSTICO – UGS VISION (GTX 2018)
PASEOS DARWINISTAS – SUKOLEGAS (GTX 2017)
SIN MARGEN DE TIEMPO – DANDO AL REC (GTX 2016)