Marcado en Rojo: OTSAILEKO data garrantzitsuak (I)

Marcado en Rojo: OTSAILEKO data garrantzitsuak

 

Marcado en rojo egutegiak gorriz markatu behar dituzun datak eta azken berriak kontatzen dizkizugun esparrua da. Gaurkoan, Sopela Surf Film Sessions, Huhezinema eta Zinegoak ditugu, otsaileko lehen egunetik hemen ditugun ekitaldietariko batzuk. Horien xehetasun guztiak kontatuko dizkizuegu!

 

SOPELA SURF FILM SESSIONS

Gaurtik aurrera eta otsailaren 3ra arte, Kurtzioko Kultura Etxeak Sopela Surf Film Sessions-en bigarren edizioa hartuko du, surfaren inguruko film labur eta dokumentalen topaketa. Sesio guztiak 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira eta, gainera, zuzendari eta surflari protagonistak egongo dira han. Sarrera doakoa da. Gonbidatu ospetsuenen artean honako hauek daude: Inka Reichert, Germán Pinelo, Mireia Martínez, Annika Von Schütz, Garazi Sánchez, Carlos Arrola, Cesare Maglioni, David Bustamante, Ator Francesena “Gallo” eta Carlos Ferrándiz.

Surf30 bisitatu edizio honetako programa osoa ikusteko.

 

 

 

 

HUHEZINEMA

Martxoaren 21etik 23ra Huhazinema ospatuko da, euskarazko film laburren festibala, Oraindik asko geratzen da, baina izena emateko epea otsailaren 9an da!

Aurten festibalak 3 sail izango ditu eta hiruren artean 5.000 euros banatuko dira: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Urtero bezala, unibertsitateko ikasleak dira festibala antolatzen dutenak eta Iban del Campo irakaslearekin batera lana aurrera aterazen dutenak. Zure film laburra Sail Ofizilarako aukeratzen badute, 200 euro izango dituzu zuzenean, eta irabaztekotan, 1.000 euro gehiago.

Festibalaren oinarri legalak eta saria guztiak ekitaldiaren web orrialdean ikus itzazu. Ez ezazu izena emateko epea ahaztu!

 

 

 

 

 

ZINEGOAK

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen Hegoak elkartearen eskutik, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz. Oraindik bi aste geratzen dira festibala hasteko: aurten otsailaren 19tik martxoaren 4ra ospatuko da.   Baina Marcado en Rojo honetan sartu badugu gaur bertan Sail Ofizialerako hautatuko film laburren zerrenda argitaratu delako da. Edizio honen izen guztiak ezagutu itzazu Zinegoak web orrialdean! Laster Euskadin eta Euskaditik kanpo hainbeste arrakasta duen festibal honi buruzko informazio gehiago eskainiko dizuegu.

 

 

 

OTRAS ENTRADAS

GAZTEXPRESS OINARRIAK 2021

Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin: Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2021eko urriaren 12an irekiko da eta urriaren 22an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko.

BASES GAZTEXPRESS 2021

Por la presente se convoca el GAZTEXPRESS de acuerdo con las siguientes bases: El periodo de participación de GAZTEXPRESS se abrirá el 12 de octubre y se cerrará el 22 de octubre. Podrán participar todas aquellas personas menores de 18 años residentes en el País Vasco. Para participar en el concurso, se deberá contar con

ZINEMATXIKI: Otsaileko filmak

El domingo es el día del descanso… y del cine. Zinematxiki te trae películas para todos los públicos para que disfrutéis en familia. Podrás verlas en Muxikebarri o en Andrés Isasi y el precio de las entradas es de 2,50 €. ¡Te presentamos todas las películas de Zinematxiki! MUXIKEBARRI. 12:00h. – 7 de febrero: «Koko

Scroll to Top