NORA Donostiako Zinemaldian

NORA filmak irailaren 18an inauguratuko du ZINEMIRAren gala, Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioan.

Dakizuenez, GetxoExpress-en orokorrean zinemaren eta bereziki euskal zinemaren alde egiten dugu beti. Horregatik, oso pozik gaude berri on bat daukadulako: Nora (Gariza Films) ZINEMIRA gala irekiko du Donostiako Zinemaldian. Oraingoan ilusio berezia egiten digu, proiektu horretan zuzenean lan egin dugulako eta hurbiletik bizi izan dugulako, lehen urratsetatik gaur egun arte. Ana eta Itxaso (KATZ Estudio) NORA filmaren ekoizpen taldearen parte izan dira eta Janirek filmaren azpitituluetarako itzulpena egin du. Beraz, oso pozik gaude! Horrez gain, Itxaso Espinal (ekoizpen-zuzendaria) eta Ane Pikaza (protagonista) GetxoExpress-eko epemahaikideak izan dira biak, aurreko edizioetan. Hori dela eta, NORA filmaren eta GetxoExpress-en arteko lotura oso berezia da.

Emakume gazte baten istorioa kontatzen du Norak. Aitona hil ondoren, Euskal Herriko kostaldean zehar bidaiatzea erabaki du, bere errautsak amonaren errautsen ondora eramateko. Eta ez dizuegu gehiago kontatu nahi, benetan ikusi behar duzuelako, gustatuko zaizue!

OTRAS ENTRADAS

GAZTEXPRESS OINARRIAK 2021

Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin: Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2021eko urriaren 12an irekiko da eta urriaren 22an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko.

BASES GAZTEXPRESS 2021

Por la presente se convoca el GAZTEXPRESS de acuerdo con las siguientes bases: El periodo de participación de GAZTEXPRESS se abrirá el 12 de octubre y se cerrará el 22 de octubre. Podrán participar todas aquellas personas menores de 18 años residentes en el País Vasco. Para participar en el concurso, se deberá contar con

ZINEMATXIKI: Otsaileko filmak

El domingo es el día del descanso… y del cine. Zinematxiki te trae películas para todos los públicos para que disfrutéis en familia. Podrás verlas en Muxikebarri o en Andrés Isasi y el precio de las entradas es de 2,50 €. ¡Te presentamos todas las películas de Zinematxiki! MUXIKEBARRI. 12:00h. – 7 de febrero: «Koko

Scroll to Top