OINARRIAK 2018-05-16T15:24:38+00:00

GETXOEXPRESS III OINARRIAK

Honen bitartez, GETXOEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin:  

  1. GetxoExpress Getxo udalerrian ospatuko da 2018ko urriaren 26, 27 eta 28ko asteburuan. Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du, beti ere lehiaketako antolatzaileei aurretiko izen-emate bidez jakinarazten badie. Plazak betetakoan (25), ezin izango du beste inork parte hartu.
  2. Lehiaketa hau guztiz inklusiboa denez, ez da egongo adin, nazionalitate, erresidentzia, sexu, eta abarri loturiko inolako mugarik.
  3. Adingabeek ekimenean parte hartu nahi izanez gero, aita, ama edo tutore legalaren baimena izan beharko dute. Baimena web-orrian eskuragarri egongo da, inprimatu ahal izateko. Parte hartzaileak erregistratzen direnean, jaialdiaren antolatzaileei bidali beharko diete kopia bat.
  4. Lehiaketan derrigorrez taldeka parte hartu ahal izango da, taldeko gutxienez 2 eta gehienez 5 lagun onartuko direlarik.
  5. Jaialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da www.getxoexpress.com  web-orrialdean dagoen aurretiazko izen-ematea betetzea, non ondorengo informazioa eman beharko den:
    • Parte hartuko duen taldearen izena.
    • Taldeko arduraduna izango den pertsonaren izen-abizenak, posta elektronikoko helbidea, udalerria, NAN zenbakia eta telefono zenbakia.
    • Taldekide guztien izen-abizenak, posta elektronikoko helbideak, udalerriak eta adinak.
    • Taldekideren bat adingabea baldin bada, 3. puntuan zehaztutako baimena erantsi beharko du.
  6. Izena emateko aldia 2018ko irailaren 3an hasiko da eta urriaren 11an bukatuko da. Eskuragarri dauden plazak (25) bukatu arte onartuko dira izen-emate guztiak.  Ondorioz, antolakuntzak, ikusten badu aurretik aipatutako eguna baino lehen parte hartzeko plazak bete direla, izen-emate aldia bukatutzat eman ahalko du.
  7. Film laburrak burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte parte-hartzaileek.  Film laburrak, beraz, ondorengo egun eta orduetan burutu beharko dira: Jaialdiaren asteburuan (2018ko urriaren 26, 27 eta 28an), 42 orduko denbora mugarekin. Denbora hori ostiralean, urriak 26, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta igandean, urriak 28, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
  8. Talde bakoitzak film labur bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  9. Film laburrek jorratu beharko dituzten gaiak grabazio egunean bertan jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei, hau da, 2018ko urriaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Erromoko Kultur Etxean (Ezequiel Agirre kalea, 6, 48930, Getxo).  Nahitaezkoa izango da talde bakoitzeko kide bat gutxienez aipatutako leku eta orduan egotea.
  10. Aurkeztutako film laburrak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, bai gidoiari, bai erabili ahal diren irudiei eta musikari dagokienez.  Aurkeztutako proiektuek egile-eskubideei dagozkien arauak urratzen badituzte, antolakuntza ez da horien erantzule egingo.
  11. Film laburrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta gehienez ere 4 minutuko iraupena izango dute, izenburuak eta kredituak barne. 4 minutu baino gehiago irauten dituzten film labur guztiak deskalifikatu egingo dira.
  12. Aurkezten diren film laburretan, jaialdiaren egunean bertan antolakuntzak proposatutako Getxoko hiru leku gutxienez agertu beharko dira.
  13. Aurkeztutako film laburretan GetxoExpress-en antolakuntzak talde bakoitzari ostiral horretan gaia aurkezterako orduan emandako objektua agertu behar da derrigorrez.
  14. Film labur guztiak urriaren 28an, igandea, 11:00ak eta 12:00ak artean aurkeztu beharko dira Erromoko Kultur Etxean (Ezequiel Agirre kalea, 6). Ez dira onartuko zehaztutako ordua pasatu eta gero ematen diren film laburrak.
  15. Film laburrak derrigorrez entregatu beharko dira antolakuntzan GetxoExpress lehiaketa hasten den egunean emango duen USB batean gordeta.
  16. Parte hartzen duten film labur guztiak sariak banatuko diren galan (urriaren 28an) proiektatuko dira, eta publikoan egongo den jendeak gustukoen duen filmari boto bat emateko eskubidea izango du.
  17. Epaimahaiak hiru kide izango ditu, hirurak ere komunikazio arloan, ikus-entzunezkoen munduan edota arte eszenikoen arloan ezagunak direnak. Beraiek izango dira GetxoExpress lehiaketako irabazleen epaia emango dutenak. Epaimahaiak eskubidea izango du sariren bat eman gabe uzteko, uste badu aurkeztutako proiektu batek ere ez duela behar den kalitatea.
  18. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.  
  19. Irabazleak 2018ko urriaren 28an, igandea, Andres Isasi Musika Eskolan jakinaraziko dira, GetxoExpress lehiaketako sariak banatzeko galan, 18:00etan hasiko den film laburren proiekzioaren ondoren. Derrigorrezkoa izango da talde bakoitzeko gutxienez pertsona bat bertan egotea. Jaialdiko sariak ondorengoak dira:
    • 1. saria: 1.000 €
    • 2. saria: 800 €
    • Publikoaren saria:  300 €
  20. Izan daiteke sari gehiago banatzea, beti ere babesle ezberdinen laguntza jasoz gero.
  21. Sarituak izanez gero, saria taldeko arduradunaren kontu korrontera transferitu edo sartuko da, eta bera izan beharko da kontuaren titularra. Irabazleen ardura izango da bere gain hartzea kontzeptu honegatik lege fiskalak agintzen duen diru-kopurua, horrela agintzen badu, sartzeko edo atxikitzeko.
  22. Sari hauetako baten irabazlea adingabea baldin bada, saria bere tutore legalaren kontuan sartuko da.
  23. Ondorengo entrega formatuak lehenetsiko dira. Epaimahaiak eskubidea izango du formatu hauetako batean aurkeztu ez diren film laburrak ez proiektatzeko.
    • Apple Prores (1280×720 / 1920×1080)
    • H.264 / H265 (HEVC)  MP4 o MOV formatuan (1280×720 / 1920×1080)
  24. Burututako film laburren komunikazio publiko, erreprodukzio edo banatze eskubideak antolakuntzari emango dizkiote parte-hartzaileek, baita jaialdiaren antolakuntza eta sustapenari dagozkion irudi eta edukiak ere.
  25. Antolakuntza ez da izango film laburrak proiektatzerakoan sortu daitezkeen arazo teknikoen erantzulea, ezta film laburra proiektatzea galarazi dezaketen arrazoi tekniko posibleen erantzule ere.
  26. DERRIGORREZKOA IZANGO DA film laburrean agertzen diren adingabe guztiek gurasoen edo tutore legalaren baimena aurkeztea.
  27. Film laburrean agertzen diren pertsona, marka, leku edo antzeko guztien baimena izan beharko dute parte-hartzaileek. Antolakuntza ez da izango sortu daitezkeen irudi eskubideen erantzule.
  28. Parte hartzen duten film laburrak proiektatzeko eskubidea du antolakuntzak.  Baztertu egingo dira egokiak ez diren eduki, jarrera edo antzekoak erakusten dituzten lanak.
  29. GetxoExpress lehiaketan parte-hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.
  30. Datuak babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Izena emateko orrian edo izena emateko beharrezkoa den beste edozein dokumentutan agertzen diren datu pertsonalak ez dira zabalduko ez hirugarren pertsonei emango. Bakarrik jaialdiaren antolakuntzaren barnean erabiliko dira.
  31. Antolakuntzaren irizpideen arabera, film laburrak erakusteko eskubidea izango du jaialdiak. Modu berean, parte-hartzaileei beren film laburrak erakusteagatik baldintza gehigarriak eskatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.