Egun eguzkitsua Getxon! Oinez portura, garagardo bat eta oliba batzuk, familiarekin bazkaldu eta asteburua amaitzeko… Autocinera! 10 euro besterik ez kotxe bakoitzeko eta 21:00etan “Verónica”, beldurrezko filma, ikus dezakezue. Beldurtientzat ez da egokia…
GAZTEXPRESS OINARRIAK 2021
Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin: Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2021eko urriaren 12an irekiko da eta urriaren 22an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko.