ZINEBI EXPRESS HEMEN DAGO!

Lehiaketan izena emateko epea azaroaren 4an 09:30tik 10:30ra izango da Teatro Campos hall-ean izango da (Bertendona kalea, 3, 48008 Bilbo) eta bertan film laburren gaia esango da.

Partaideek bi egun izango dituzte euren lanak grabatu eta editatzeko eta azaroaren 6an 18:30tik 19:30ra Teatro Campos hall-ean euren film laburrak entregatu beharko dituzte.

Film labur guztien proiekzioa azaroaren 9an izango da, 20:00etan Azkuna Zentroan (Alhondiga) Gu bertan egongo gara! Gainera, esan beharra dago epaimahaiaren artean Iván Miñambres egongo dela, 2017ko GetxoExpress-en epaimahaikidea izan zena. Iván Uniko produkzio-etxearen zati garrantzitsu bat da, Bilbon dagoena, eta… animaziozko film labur onenari emandako bi Goya Saria ditu!

Bestalde, Zinebi Express-ean epaimahaikeak izango diren beste kideak aurkeztuko ditugu, dakizuenez, haiek izango dira film laburrak ebaluatuko dituztenak, garrantzitsua da horiek ezagutzea… 😉

Amaiur Arnesto Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Giza Zientzetan lizentziatua izateaz gain, hainbat film festibaletan aritu da lanean, besteak beste, Donostiako Zinemaldian, ZINEBI, ZInegoak edo Sevillako Europar Zinemako Festibalean.

Aitor Arenas Banatu Filmak-en burua da, Film laburren agentzia eta banatzailea da. Horrez gain, Arrigorriagan urte amaieran ospatzen den Humor en Corto festibalaren zuzendaria da eta beste zenbait zinema festibaletan ere aritzen da, bai nazionalak bai nazioartekoak.

Epaimahaia azaroaren 7an elkartuko dira erabakia hartzeko… zorte on guztioi!

9an elkar ikusiko dugu proiekzio egunean 🙂

Don’t Stop Here

More To Explore

Trikimailuak zure film laburrarentzat: efektu bereziak

Aste batzuetako etenaldiaren ondoren… bueltan gaude blogean! Seguru aski jadanik jakin izan duzue gure sare sozialen bitartez GetxoExpress festibalaren hirugarren edizio honetan sari berri bat banatuko dugula, GaztExpress saria, 18 urtetik beherakoei zuzenduta dagoena. Partehartzaileek irailaren 3tik urriaren 24ra arte izango dute euren bideoak bidaltzeko, hauek minutu bat eta 15 segundo baino gutxiagoko iraupenarekin, irailaren

BIZKAIA DREAMS LAB

BIZKAIA DREAMS LAB Datorren asterartean, ekainak 26, “Bizkaia Dreams Lab: Gazteen asmoak abian – Las ideas jóvenes cuentan” ospatuko da, Bizkaia Goazen Gazteak – Saregileak antolatua eta BFA-DFB-ren laguntzarekin.   Badakigu estatistikoki GetxoExpress-en parte hartzen duten edo interesatuak dauden pertsona gehienak lurralde honetako gazteak direla (baina lan egiten ari gara hori aldatzearren!) eta horregatik gaur

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA   Orain dela aste batzuk GetxoExpress blogeko beste sarrera honetan esan genizun bezala, martxoan zehar Thinking Football Film Festival ekitaldia ospatzen ari da. Hala ere, bihar amaituko da eta, beraz, oraindik BBK aretora hurbildu ez bazara, zure azken aukera da!   Dakizunez, festibal honek, Athletic Fundazioaren eskutik,

Scroll to Top