ZINEGOAK 2018 GETXON

 

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz eta honen inguruan orai dela aste batzuk GetxoExpress-en hitz egin genuen. Nahiz eta bere 15. Edizioa Bilbon amaitu den, orain festibalaren zenbait film eta ekimen Getxora heldu dira.

 

Gaur bertan, martxoak 15, 20:00tik 21:30ra Algortako Kutur Etxeak Porcupine Lake (Kanada) proeiktatuko du. Film hau Zinegoak festibalaren inaugurazioan estreinatu zen lehenengo aldiz Espainian. Ingrid Veninger zuzendari eta gidoilariaren film honek 13 urteko Bearen historia kontatzen du, zeinak gauza guztien gainetik, lagun min bat izan nahi duen. Baina Kate neska ipurterrea ezagutzen duenean, inoiz pentsa lezakeena baino askoz gehiago jasoko du. Porcupine Lake nesken ausardiaz eta mundu ezkutuaz mintzatzen da. Ontario iparraldean igarotzen da, uda bero eta nahasi batean; nerabezaroaren azken arrastoak desagertzen ari direnean, baina heldu garaian sartu gabe oraindik.

 

 

Beste alde batetik, bihar, martxoak 16, 18:00etan gazteenek Zinegoak festibalaren zenbait proiekzioz gozatzeko aukera izango dute Gauegun Gaztelekuan. Gogoratzen dizugu gune hau 11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzako lekua dela, lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko. Oraingoan, ZInegoak festibalean aurkeztutako zenbait laburmetraia proiektatuko dira: Pria(Indonesia),Taylor(Brasil),Little Potato(AEB),Tarde para el recreo(Euskadi) etaPrincesa de hielo(Espainia).

Ez ezazu film eta laburmetraia hauek ikusteko aukera galdu, ¡zaila izango da horiek ikusteko aukera berriz izatea!

 

Don’t Stop Here

More To Explore

Trikimailuak zure film laburrarentzat: efektu bereziak

Aste batzuetako etenaldiaren ondoren… bueltan gaude blogean! Seguru aski jadanik jakin izan duzue gure sare sozialen bitartez GetxoExpress festibalaren hirugarren edizio honetan sari berri bat banatuko dugula, GaztExpress saria, 18 urtetik beherakoei zuzenduta dagoena. Partehartzaileek irailaren 3tik urriaren 24ra arte izango dute euren bideoak bidaltzeko, hauek minutu bat eta 15 segundo baino gutxiagoko iraupenarekin, irailaren

BIZKAIA DREAMS LAB

BIZKAIA DREAMS LAB Datorren asterartean, ekainak 26, “Bizkaia Dreams Lab: Gazteen asmoak abian – Las ideas jóvenes cuentan” ospatuko da, Bizkaia Goazen Gazteak – Saregileak antolatua eta BFA-DFB-ren laguntzarekin.   Badakigu estatistikoki GetxoExpress-en parte hartzen duten edo interesatuak dauden pertsona gehienak lurralde honetako gazteak direla (baina lan egiten ari gara hori aldatzearren!) eta horregatik gaur

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA

THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL EKITALDIAZ GOZATZEKO AZKEN AUKERA   Orain dela aste batzuk GetxoExpress blogeko beste sarrera honetan esan genizun bezala, martxoan zehar Thinking Football Film Festival ekitaldia ospatzen ari da. Hala ere, bihar amaituko da eta, beraz, oraindik BBK aretora hurbildu ez bazara, zure azken aukera da!   Dakizunez, festibal honek, Athletic Fundazioaren eskutik,

Scroll to Top