GAZTEXPRESS OINARRIAK 2021

Honen bitartez, GAZTEXPRESS lehiaketaren deialdia egiten da, ondorengo oinarriekin:

  1. Gaztexpress-en parte hartzeko epea 2021eko urriaren 12an irekiko da eta urriaren 22an bukatuko da. Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik beherako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
  2. Lehiaketan parte hartzeko guraso edo tutore legalaren baimena beharrezkoa da. Baimen-orria webgunean eskuragarri egongo da inprimatu ahal izateko. Partehartzaileek baimenaren kopia bat bidali beharko diote festibalaren antolakuntzari film laburra bidaltzerako momentuan (info@getxoexpress.com). 
  3. Lehiaketan parte hartzeko, taldeek gutxienez 2 kide izan behar dituzte.
  4. Lehiaketan parte hartzeko, taldeek euren film laburrak bidali behar izango dituzte urriaren 13tik urriaren 22ra arte. Hurrengo moduetan bidali ahal izango da film laburra: 
    • FACEBOOK: Partehartzaileek euren bideoa Facebook-era igo ahal izango dute eta argitalpenean GetxoExpress etiketatu.
    • INSTAGRAM: Partehartzaileek euren bideoa Instagram-era igo ahal izango dute eta @GetxoExpress etiketatu. Era berean, #Gaztexpress traola erabili behar dute derrigorrez. 
    • TWITTER: Partehartzaileek euren bideoa Twitter-era igo ahal izango dute eta @Getxo_Express etiketatu. Era berean, #Gaztexpress traola erabili behar dute derrigorrez. 
    • MEZU ELEKTRONIKOA: Partehartzaileek euren bideoa bidali ahal izango dute mezu elektroniko baten bidez (info@getxoexpress.com). GetxoExpress-eko antolakuntzak eskubidea izango du gero film labur hori festibalaren sare sozialetara igotzeko (Twitter, Instagram, Facebook edo Youtube)
  5. Talde bakoitzak film labur bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  6. Film laburrek jorratu beharreko gaia: “Jendeagatik eta planetagatik, elkarrekin aldatuko dugu mundua”.
  7. Aurkeztutako film laburrak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, bai gidoiari, bai erabili ahal diren irudiei eta musikari dagokienez.  Aurkeztutako proiektuek egile-eskubideei dagozkien arauak urratzen badituzte, antolakuntza ez da horien erantzule egingo. Hau da, ezingo dira erabili film laburraren egileak ez diren irudiak eta musikak ez du egile-eskubiderik izan behar. *Erabili nahi duzuen abesti edo irudi baten inguruko zalantzarik baldin badituzue jarri gurekin harremanetan: info@getxoexpress.com
  8. Film laburrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta gehienez ere minutu 1 eta 30 segundoko iraupena izango dute, izenburuak eta kredituak barne. Minutu 1 eta 30 segundo baino gehiago irauten duten film labur guztiak deskalifikatu egingo dira.
  9. Film labur irabazlea ikusleen aurrean proiektatuko da GetxoExpress festibalaren sari banaketaren ekitaldian, urriaren 24an 18:00etan Muxikebarrin. Bertan irabazleak (edo ordezkari bat) egon behar dira derrigorrez saria hartzeko. 
  10. Hurrengo sariak banatuko dira:

– Lehenengo irabazleak 300 euroko bale bat jasoko du, Fangaloka Style-n erabiltzeko

– Bigarrenak 200 euroko bale bat jasoko du, Fangaloka Style-n erabiltzeko.

  1. Epaimahaia Entre Amigos Lagun Artean elkarteko pertsonek osatuko dute, baita komunikazio arloan, ikus-entzunezkoen munduan edota arte eszenikoen arloan ezagunak diren pertsonak ere. Epaimahaiak eskubidea izango du sariren bat eman gabe uzteko, uste badu aurkeztutako proiektu batek ere ez duela behar den kalitatea.
  2. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  3. Burututako film laburren komunikazio publiko, erreprodukzio edo banatze eskubideak antolakuntzari emango dizkiote parte-hartzaileek, baita jaialdiaren antolakuntza eta sustapenari dagozkion irudi eta edukiak ere.
  4. Antolakuntza ez da izango film laburrak proiektatzerakoan sortu daitezkeen arazo teknikoen erantzulea, ezta film laburra proiektatzea galarazi dezaketen arrazoi tekniko posibleen erantzule ere.
  5. Film laburrean agertzen diren adingabe guztiek gurasoen edo tutore legalaren baimena aurkeztea derrigorrezkoa izango da. Eredua gure webgunean deskargatu dezakezue (www.getxoexpress.com).  
  6. Taldeak film laburrean agertzen diren pertsona guztien baimena izan beharko du, bai eta ager daitezkeen marka, toki edo antzekoen baimena ere. Erakundea ez da irudi-eskubideen arazoen erantzule egiten.
  7. Parte hartzen duten film laburrak proiektatzeko eskubidea du antolakuntzak. Baztertu egingo dira egokiak ez diren eduki, jarrera edo antzekoak erakusten dituzten lanak.
  8. Gaztexpress lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.
  9. Datuak babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Izena emateko orrian edo izena emateko beharrezkoa den beste edozein dokumentutan agertzen diren datu pertsonalak ez dira zabalduko ez hirugarren pertsonei emango. Bakarrik jaialdiaren antolakuntzaren barnean erabiliko dira.
  10. Antolakuntzaren irizpideen arabera, film laburrak erakusteko eskubidea izango du jaialdiak. Modu berean, partehartzaileei beren film laburrak erakusteagatik baldintza gehigarriak eskatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.

OTRAS ENTRADAS

¿Habrás ganado tú la porra de los Oscars?

Ya lo dice el refrán: mejor tarde que nunca. Hemos tenido mucho trabajo estos días, pero, por fin, aquí tenemos a la persona ganadora de la porra de este año. Antes de nada, queremos dar las gracias a todas las personas participantes, ¡habéis sido un montón! Todos los años tiene gran acogida, aunque con mayor

Porra Oscar 2020: los favoritos

¿Ya tienes favoritos para mañana? ¿Todavía no has participado en nuestra porra Oscar 2020 y quieres ayuda de los expertos? Según las apuestas y opiniones de los que más saben de cine ‘1917’, Joaquin Phoenix, Saoirse Ronan y Martín Scorsese van a la cabeza La cuenta atrás para la ceremonia de los Premios Oscar 2020 ha

PREMIOS GOYA 2020

Los Premios Goya 2020 están aquí: el 25 de enero tienes una cita con el cine y ¡no puedes perdértela! Sí, sabemos que hoy acaban de anunciar los nominados para los Oscar, pero primero vienen los Premios Goya 2020 y no podemos saltárnoslo. Este año, la 34ª edición de los Premios Goya 2020 (dirigida nuevamente

Scroll al inicio