WANTED 2017: getxotar gazteen lau proiektu berri saritu diztuzte

WANTED 2017: getxotar gazteen lau proiektu berri saritu diztuzte

Elikagaien koipeak jakietatik bereizten dituen platerra, artisau-garagardoa egiteko enpresa, animaziozko film laburra eta gazteenen osasun mental eta emozionala lantzeko tailerrak izan dira aurtengo WANTED edizioaren gazte getxotarren saritutako proiektuak.

 

 

Esaten da nora joan nahi den jakiteko, nondik zatozen jakitea oso garrantzitsua dela, eta GetxoExpressen gure jatorriaz oso pozik eta harro gaude: Getxoko Udalak antolatutako WANTED ideia lehiaketatik. Orain dela hiru urte, berri ezin hobea eman ziguten: gure proiektua saritu zuten (eta puntuaziorik altuenarekin!) WANTED ideia lehiaketan eta lehenengo egunean bezain eskertuak gaude.

Hauek izan dira aurten saritu dituzten proiektuak:

  • Edizio honetako irabazlea 10.000 eurorekin saritu dute eta punta-puntako sukaldaritzako teknologiako proiektua da: 500etik gora zulo txiki dituen platerra, elikagaien koipeak bereizi eta xurgatzeko ahalmena duena, gure gorputzak egin behar ez dezan. Ander Méndez eta Aitor Bilbao sortzaileek azaldu dutenez, diseinu-plater honek daukan mekanismoari esker, olioa xurgatzen du, eta otordu bateko kalorien % 30eraino bereganatu ahal ditu.
  • El proyecto Azkona proiektuak 4.672 euro izango ditu artisau-garagardoa egiteko enpresa bat abian jartzeko, ikuspegi kooperatibista, lokalista eta ekologistarekin eta Javier Zubeldia, Markel Herrero eta Josu Zubizarreta gazteen ideia izan da.
  • «Gau bat hilerrian» izenburuko animazioko film laburrak, Stop Motionez egina, gizartean plastiko gehiegi erabiltzearen arazoa azalduko du eta planetak ezin duela ekoizten dugun guztia barneratu erakutsiko du. Adrián Nogalesen proiektua da eta 550 euro jasoko ditu. GetxoExpressen oso adi egongo gara proiektu hau jarraitzeko, ikus-entzunezko munduak udalerrian bidea egiten jarraitzen duela ikusteak izugarri pozten gaitu!
  • Osasun Fundamentala Alejandra Sainz de la Ricaren proiektua da eta tailer dinamikoen dohako eskaintzetan oinarritzen da, Getxoko ikastetxeetan gazteenen osasun mental eta emozionala landu, garatu eta indartzeko. Proiektu honek 779 euroko saria jaso du.

GetxoExpressetik talde guztiak zoriondu nahi ditugu eta udalerriko gazteak ere animatu nahi ditugu hurrengo edizioetan idea lehiaketa honetan parte partzera, aukera paregabea da!

OTRAS ENTRADAS

EL JURADO DE GETXOEXPRESS 2020: CONOCE SU TRABAJO

Iratxe Fresneda, Ramón Barea, Gorka Aguirre y Sonia Pacios. Estas serán las personas encargadas de ver, valorar y premiar los cortometrajes de las y los participantes de esta quinta edición de GetxoExpress. ¿Ya conoces las obras del jurado de GetxoExpress 2020? ¡Te presentamos algunos de sus trabajos que podrás ver en las plataformas más conocidas!

NORA en el Festival de cine de San Sebastián

NORA inaugurará la gala de ZINEMIRA el próximo 18 de septiembre en la 68 edición del Festival de cine de San Sebastián Ya sabéis que desde GetxoExpress apostamos por el cine en general y por el cine vasco en particular. Por eso, no podríamos estar más contentas de anunciaros que la película Nora (Gariza Films) estará inaugurará la

LOS MEJORES CORTOS DE GTX: PREMIO DEL PÚBLICO

En el ámbito de los negocios siempre se dice eso de “el cliente siempre tiene la razón” y si llevamos esa afirmación al mundo audiovisual diremos que el público siempre tiene la razón. Es por eso que el premio que más ilusión nos hace en cada edición de GetxoExpress es el Premio del Público. Como

Scroll al inicio