ZINEMAK ETA FUTBOLAK BAT EGITEN DUTENEAN: THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL
Aurten ere, eta seigarren aldia izango da, martxoko hilabeteak futbolaz eta zinemaz janzten da Athletic Club Fundazioari esker. Thinking Football Film Festivalek BBK aretora errege-kirolarekin lotutako zenbait film ekartzen ditu (eta dohain aretoa bete arte). Film guzti hauek, esan bezala, futbolari estu lotuta daude eta giza eta gizarte-historiak kontatzen dituzte film horiek. Azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalek.
Beste alde batetik, ikusleek aktiboki parte hartu ahal izango dute, film bakoitzaren ondoren film horren zuzendari edo protagonista nagusiekin hitzaldia baitago. Era berean, behin festibala amaituta, ikusleek gehien gustuko izan duten filmaren alde bozkatu ahal izango dute eta boto gehien lortzen dituen filmak ikusleen saria irabaziko du.
Festibal arrakastatsu honen agenda eskaintzen dizugu. Gogora ezazu festibala atzo hasi zela eta hiru astez astelehen eta asteartero Bilboko BBK aretoan izango dugula. Bertara joatea ezinezkoa egiten bazaizu, jarrai iezaguzu sare sozialetan! GetxoExpress bertan egongo da!
ASTELEHENA, MARTXOAK 05
19:00H – KENNY (86 mins, ingelesa, V.O.S.E.)
ASTEARTEA, MARTXOAK 06
18:30H – DON’T TAKE ME HOME (86 mins, Inglés, V.O.S.E.)
20:00H – EL EQUIPO DE MI BARRIO (52 mins, castellano)
ASTELEHENA, MARTXOAK 12
18:00H – CRAZY FOR FOOTBALL (73 mins, Italiano, V.O.S.E.)
20:00H – 89 (Inglaterra, 2017, David Stewart)
ASTEARTEA, MARTXOAK 13
18:00H – FOREVER PURE (87 mins, Hebreo, Ruso y Checheno, V.O.S.E.)
20:00H – ZWEIKAMPFER (98 mins, Alemnán, V.O.S.E.)
ASTELEHENA, MARTXOAK 19
18:00H – THE WORKERS CUP (Inglaterra, 2017, Adam Sobel)
20:00H – BOCA DE FUEGO (9 mins, Portugués, V.O.S.E.)
20:00H – THE LANE (51 mins, Inglés, V.O.S.E)
ASTEARTEA, MARTXOAK 20
19:00H – IRAGARTZE (8 mins, Euskera, V.O.S.E.)
19:00H – FORBIDDEN GAMES: THE JUSTIN FASHANU STORY (80 mins, Inglés, V.O.S.E.)