GetxoExpress IX Getxoko udalerrian ospatuko da 2024ko urriaren 25tik 27ra. Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du, beti ere lehiaketako antolatzaileei aurretiko izen-emate bidez jakinarazten badie. Plazak betetakoan (25), ezin izango du beste inork parte hartu.
Lehiaketa hau guztiz inklusiboa denez, ez da egongo adin, nazionalitate, erresidentzia, sexu, eta abarri loturiko inolako mugarik.
En caso de que menores de edad quieran tomar parte en el certamen, deberán contar con dos autorizaciones:
La autorización de participación del padre/madre o tutor legal.
La autorización de cesión de derechos de imagen firmada por el padre/padre o tutor legal. Ambas autorizaciones estarán disponibles en la página web. Las personas participantes deberán enviar la copia a la organización del festival (info@getxoexpress.com) en el momento del registro.
Lehiaketan derrigorrez taldeka parte hartu ahal izango da, taldeko gutxienez 2 eta gehienez 5 lagun onartuko direlarik.
Para la participación en el Festival es indispensable la inscripción previa a través de la página web www.getxoexpress.com, en la que las personas participantes deberán facilitar la siguiente información:
Nombre del equipo participante
Nombre y apellidos, dirección de correo electrónico, municipio y teléfono de contacto de la persona responsable del equipo.
Nombres, apellidos, edad y municipio de todos los componentes del equipo.
Izena emateko aldia 2024ko irailaren 24an hasiko da eta urriaren 25an bukatuko da. Eskuragarri dauden plazak (25) bukatu arte onartuko dira izen-emate guztiak. Ondorioz, antolakuntzak ikusten badu aurretik aipatutako eguna baino lehen parte hartzeko plazak bete direla, izen-emate aldia bukatutzat eman ahal izango du.
Film laburrak burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte parte-hartzaileek. Film laburrak, beraz, ondorengo egun eta orduetan burutu beharko dira: Jaialdiaren asteburuan (2024ko urriaren 25etik, 27ra), 42 orduko denbora mugarekin. Denbora hori ostiralean, urriak 25, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta igandean, urriak 27, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
Talde bakoitzak film labur bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Film laburrek jorratu beharko dituzten gaiak grabazio egunean bertan jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei, hau da, 2024ko urriaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, Muxikebarrin.
Film laburren izenburua eta emandako gaiaren izena (hitzak) ezin izango da berdina izan.
Aurkeztutako film laburrek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Film laburretan agertzen diren musika-piezak eta irudiak edozein lizentzia motarekin egon daitezke: komertziala edo eskubiderik gabekoa. Hala ere, modu positiboan baloratuko da jabari publikoko materiala edo Creative Commons lizentzien pean dagoen materiala erabiltzea. GetxoExpress-ek ez du bere gain hartuko aurkeztutako proiektuek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen erantzukizuna. Era berean, antolatzaileek eskubidea izango dute film laburrak plataforma publikoetan ez zabaltzeko, jabetza intelektualaren urraketarik izan badezakete.
Film laburrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta gehienez ere 4 minutuko iraupena izango dute, derrigorrezko karetak, izenburuak eta kredituak barne. 4 minutu baino gehiago irauten duten film labur guztiak deskalifikatu egingo dira.
Aurkezten diren film laburretan, jaialdiaren egunean bertan antolakuntzak proposatutako Getxoko bi leku gutxienez agertu beharko dira. Toki horiek arduradun bakoitzari ematen diogun fitxan idatzi beharko dituzue, guk horiek konprobatzeko.
Film labur guztiak urriaren 27an, igandean, 11:00ak eta 12:00ak bitartean aurkeztu beharko dira. Ez dira onartuko zehaztutako ordua pasatu eta gero entregatzen diren film laburrak. Film laburra proiektatuko da, baina ezin izango du saririk irabazi.
Film laburrak derrigorrez entregatu beharko dira antolakuntzak GetxoExpress hasiko den egunean emango duen USBan gordeta.
Film laburrarekin batera, talde parte-hartzaileak film laburraren frame bat hautatu beharko du, lehiaketaren antolatzaileek publikoaren saria bozkatzerakoan eta sare sozialetan erabili ahal izateko. Framea emandako USBan sartuko da.
Parte hartzen duten film labur guztiak sariak banatuko diren galan (urriaren 27an) proiektatuko dira, eta ikusleek gustukoen duten bi film laburrei boto bana ematekoaukera izango du. Boto baliodun gehien lortzen dituen film laburrak Ikusleen Saria irabaziko du.
Epaimahaian ikus-entzunezkoen munduan edota arte eszenikoen arloan adituak eta ezagunak diren pertsonak egongo dira. Haiek izango dira GetxoExpress IX lehiaketako irabazleen epaia emango dutenak. Epaimahaiak eskubidea izango du sariren bat eman gabe uzteko, uste badu aurkeztutako proiektu batek ere ez duela behar den kalitatea.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Los ganadores se anunciarán en la gala de entrega de premios de GetxoExpress IX, el domingo 27 de octubre de 2024después de la proyección de los cortometrajes que comenzará a las 18:00 h, en Muxikebarri. Será obligatoria la presencia de al menos un participante por grupo. Los premios del Festival son los siguientes:
1er premio: 1.000 €
2º premio: 800 €
Premio del público: 300 €
Izan daiteke sari gehiago banatzea, beti ere babesle ezberdinen laguntza jasoz gero.
Sarituak izanez gero, saria taldeko arduradunaren kontu korrontera transferitu edo sartuko da, eta bera izan beharko da kontuaren titularra. Irabazleen ardura izango da bere gain hartzea kontzeptu honegatik lege fiskalak agintzen duen diru-kopurua, horrela agintzen badu, sartzeko edo atxikitzeko.Será responsabilidad de las personas ganadoras asumir las cantidades que por imperativo legal fiscal, en su caso, debieran ingresarse o retenerse por este concepto.
Sari hauetako baten irabazlea adingabea baldin bada, saria bere tutore legalaren kontuan sartuko da.
Se priorizarán los siguientes códecs y formatos de entrega, reservándose la organización el derecho a no proyectar aquellos cortometrajes no presentados en:
Apple Prores (1280×720 / 1920×1080)
H.264 / H265 (HEVC) en contenedor MP4 o MOV (1280×720 / 1920×1080)
Film laburren proiekzioak 1920x1080ko bereizmena izango du; beraz, bereizmen handiagoa edo txikiagoa duten film laburrak bireskalatu egingo dira proiekziora egokitzeko. Hala ere, film laburrak jatorrizko bereizmena errespetatuz igoko dira gero Youtubeko kanalera
No se proyectarán cortometrajes que contengan marcas de agua intrusivas en la imagen. En caso de no contar con software de edición sin marca de agua, recomendamos utilizar alguno de los siguientes gratuitos:
Burututako film laburren komunikazio publiko, erreprodukzio edo banatze eskubideak antolakuntzari emango dizkiote parte-hartzaileek, baita jaialdiaren antolakuntza eta sustapenari dagozkion irudi eta edukiak ere.
Antolakuntza ez da izango film laburrak proiektatzerakoan sortu daitezkeen arazo teknikoen erantzulea, ezta film laburra proiektatzea galarazi dezaketen arrazoi tekniko posibleen erantzule ere.
Derrigorrezkoa izango da film laburrean agertzen diren adingabe guztiek gurasoen edo tutore legalaren baimena aurkeztea.
Film laburrean agertzen diren pertsona, marka, leku edo antzerako guztien baimena izan beharko du taldeak. Antolakuntza ez da izango sortu daitezkeen irudi eskubideen erantzule.
Parte hartzen duten film laburrak proiektatzeko eskubidea du antolakuntzak. Baztertu egingo dira egokiak ez diren eduki, jarrera edo antzekoak erakusten dituzten lanak.
Datuak babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Izena emateko orrian edo izena emateko beharrezkoa den beste edozein dokumentutan agertzen diren datu pertsonalak ez dira zabalduko ez hirugarren pertsonei emango. Bakarrik jaialdiaren antolakuntzaren barnean erabiliko dira.
Antolakuntzak film laburrak erakusteko ordena erabakiko du. Era berean, parte-hartzaileei beren film laburren proiekzioa dela eta baldintza gehigarriak eskatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.
GetxoExpress IX lehiaketan parte-hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.