JURADO GETXOEXPRESS

KATIXA DE SILVA
Katixa de Silva Ruiz de Austri (Gasteiz, 1986). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Ekoiztetxe desberdinentzako freelance gisa egiten du lan, burutza, ekoizpen zuzendaritza eta ekoizpen exekutiboko lanak eginez. Azkenaldia hurrengo ekoizpenetan egin du lan: Vitoria 3 de Marzo, La pequeña Suiza, El vasco, Akelarre, Baby, Ilargi Guztiak, Ane la película, La cima edo Sobre todo de noche. CSC Films bere ekoiztetxearekin film labur eta luzeetako enbait proiektu garatzen ari da, eta batez ere zinemagile berriak bultzatuz.
Azken urteetan hurrengo film labur hauen ekoizpenean aritu da: ANE, (David Pérez Sañudok zuzendutan), MODA (Imanol Ortiz), La colcha y la madre (David Pérez Sañudo) eta Tula, (Beatriz de Silva).
Momentu honetan Sobre todo de noche proiektuaren ekoizpenean ari da, La termita films (Isaki Lacuesta eta Isa Campo), Atekaleun (Tamara García), 4a4 Productions (Andrea Queralt-Francia) eta Ukbar Filmes (Pablo Iraola-Portugal) ekoiztetxeekin batera.
Horrez gain, La anfitriona (Roberto San Sebastián eta Guillermo Guerrero) eta Marma Rabbit Boy (Roberto Ruiz Céspedes) filmen garapenean lan egiten ari da.

LARA IZAGIRRE
2015ean, bere lehen fikziozko film luzea estreinatu zuen gidoilari eta zuzendari gisa, Un otoño sin Berlín, Zinemaldian. Hurrengo urtean, filmaren protagonista den Irene Escolarrek aktore berri onenari emandako Goya saria irabazi zuen, filmean egindako lanagatik.
Bere bigarren filma, NORA, Ane Pikaza protagonista duela, 2020an estreinatu zen Zinemaldian.

MIGUEL GARCÉS
Miguel Garcés (Valladolid, 1973). Arte Dramatikoan lizentziatu zen Valladolideko Goi Eskolan. 25 urte baino gehiago daramatza aktore profesional gisa lanean.
Azkenaldian lan egin duen ekoizpen zinematografikoetako batzuk: Vitoria 3 de Marzo (Víctor Cabaco), Maixabel (Icíar Bollaín) eta Cuerdas Estíbaliz Urresola) film laburra. Postekoizpen-fasean: Las Buenas Compañías (Silvia Munt) eta 20.000 Especies de Abejas (Estíbaliz Urresola). Vitoria 3 de Marzo de Víctor Cabaco, Maixabel de Icíar Bollaín y el cortometraje Cuerdas de Estíbaliz Urresola. En proceso de postproducción Las Buenas Compañías de Silvia Munt y 20.000 Especies de Abejas de Estíbaliz Urresola.
Plataforma desberdinetako telesailetan ere aritu da aktore gisa, adibidez, Netflix plataformako Intimidad (Jorge Torregrosa, Koldo Almandoz, Marta Font eta Ben Gutteridge) eta Movistar+ plataformako Apagón (Rodrigo Sorogoyen) telesailetan. Postekoizpen-fasean: HBO plataformako ¡García! (Eugenio Mira), Netflix plataformako El Silencio (Gabe Ibáñez) eta MediaPro plataformako Las Pelotaris (Jesús Rodrigo) telesailak.